Diario Vasco

Jubilatuen Eguneko bazkarian parte hartzeko izena emateko epea gaur amaitzen da

Ospakizuna. Jubilatuen eguna hilaren 23an izango da.
Ospakizuna. Jubilatuen eguna hilaren 23an izango da. / GALILEA

Hilaren 23a izan da aurten Ezkio-Itsason aukeratu den data Jubilatuen Eguna ospatzeko, eta honetan aurrera eramango den bazkarian parte hartu nahi dutenek gaur bertan deitu beharko dute Udaletxera, azken eguna baita.

Hasteko, meza izango da Ezkioko San Migel elizan eguerdiko 12:00etan eta handik Mandubiko Bentara joango dira bazkaltzera. Ezkiotik Mandubira autobus zerbitzua egongo da behar dutenentzat, bazkaria amaitu eta buelta ere egingo duelarik. Norbaitek beste geralekuren bat beharko balu izena ematerakoan eskatu besterik ez du egin behar.

Bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da 65 urte baino gehiago dutenentzat. Gazteagoak direnek ere parte hartzeko aukera dute, 40 euroen truke Udaletxean txartela jaso dezaketelarik (943 72 13 03 zenbakian). Menua ondorengoa izango da: zainzuriak bi saltsekin, paleta iberikoa; tomate, bakailao eta tipulin entsalada; askotariko frijituak; otarrainxkak plantxan; haragia edo arraia aukeran, eta postrea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate