Diario Vasco
Irabazleak. Urola Garaiako irabazleak aurreko urtean.
Irabazleak. Urola Garaiako irabazleak aurreko urtean. / GALILEA

'Beldur Barik Jarrera 2016' lelopean lehiaketak abian

  • Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen den lehiaketaz gain Urola Garaian ere propioa den txapelketa dago abian

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 7. edizioa antolatu du. Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Honen inguruan, Euskal Autonomia Erkidego mailan antolatu den lehiaketan parte har-tzeko aukera dute gazteek, eta Urola Garaia mailan antolatutakoan ere.

Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Aurkeztutako lanak baldintza batzuk bete beharko dituzte: indarkeria sexista prebenitzea; originalak izatea; proiektuak ezin izango dira Beldur Barikekin loturarik ez duten beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak izan; euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin); gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne; musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen da (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo norberak sortutakoak); proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).

Parte hartzaileei dagokienez, bi kategoriatan banatuko dira adinaren arabera: lehenengo kategoria 12-17 urte bitartekoak; eta bigarrenean, 18-26 urte bitarteko gazteak. Banaka zein taldeka parte hartu daiteke, ikastetxe, ikasgela edo elkarte gisa. Taldeko norbaitek 18 urte edo gehiago baditu, proiektua 2. kategorian sartuko da zuzenean. Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, hiru proiektu aurkeztu daitezke.

Lehiaketatan parte hartzeko www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa bete beharko da eta plataforma bidez bidali. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.

Gure baiararen kasuan, aurkeztutako lanek aukera izango dute parte hartzeko, bai lehiaketa orokorrean eta baita Urola Garaiako lehiaketan ere. Lanak jasotzeko epea azaroaren 9an amaituko da.

Sariak

Erkidegoaren kasuan saridunen izenak azaroaren 26an, Uribe-Kostako Urduliz (Bizkaia) udalerrian ospatuko den Beldur Barik Topaketan ezagutuko dira. Sariak ondorengoak izango dira: lehenengo kategoriako saria 500 euro; lehenengo kategoriako aipamen berezia 300 euro; bigarren kategoriako saria 500 euro; bigarren kategoriako aipamen berezia 300 euro; ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria 300 euro; eta herriaren saria beste 300 euro.

Urola Garaiako lehiaketari dagokionez, epai mahaian hezkidetzan aditua den irakasle bat, ikus entzunezkoetan profesional feminista bat, Mankomunitateko Berdintasun Batzordeko politikari bat eta Mankomunitateko Berdintasun Arloko bi Teknikariek hartuko dute parte.

Sari banaketa Urretxun ospatuko da azaroaren 18an, ekimen publikoa izango den jaialdian. Urola Garaiako sariak berdinak izango dira bi kategoriatan. Horrela, kategoria bakoitzeko lehenengo saridunak 350 euro jasoko ditu, eta bigarrenak 250 euro. Gure baiararen kasuan sariak, Ilinti eta Bitartean merkatari elkarteen dendetan erabiltzeko erosketa baletan emango dira.

Informazio gehiago jasotzeko www.beldurbarik.org helbidea jo edo jarrera@beldurbarik.org emailera idatzi.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate