Diario Vasco

Sagar dastaketa eta lehiaketak aurtengo Sagardo Astea agurtzeko

Kirikoketa. Jo ala Jo taldeko partaideen eskutik aurrera eraman zen kirikoketa atzo Igartubeiti baserrian.
Kirikoketa. Jo ala Jo taldeko partaideen eskutik aurrera eraman zen kirikoketa atzo Igartubeiti baserrian. / ARGAZKIAK GALILEA
  • Ostiralean amaituko da, parte hartze handia eta ekintza ederrek osatu duten aurtengo Sagardo Astea Igartubeitin

Sagardo Asteko azken egunak dira aurrean. Bisitari ugari hurbildu dira orain arte XVI. mendeko altxor hau ezagutzera, non hamar egunetan zehar sagarra bilakatzen da protagonista eta honen inguruko ekintza desberdinak aurrera eramaten dira duen eta izan zuen garrantzia azpimarratuz: zanpaketak, tailerrak, kirikoketa... Atzo hauetako batzuetaz gozatzeko azken aukera izan zen arren, oraindik ere dastaketa eta zanpaketak izango dira Igartubeitin, lehiaketetan parte har-tzeko aukerarekin batera.

Egun hauetan transformatu egiten da Igartubeiti, mendeak atzera egin eta orain dela 500 urte bizi ziren bezala agertzen dira bertako langile, bizilagun eta baserria bera. Honetarako Kortabarria familia ezagutzeko aukera izan da, hauei esker garaiko famili baten egin beharrak, lanak eta egunerokoa ezagutzeko aukera izanik; sagarra kirikoketa bidez nola jotzen den jakiteko aukera ere ez zen galdu atzo Jo ala Jo taldeari esker, honen soinuak sagar usaiarekin bat egin eta baserriaren xarma areagotu zuelarik.

Igartubeitik urtean behi duen magia berezi hau ere herrira zabaltzen da egun hauetan, ostatu eta tabernetan menu bereziak eskaini eta garai berdinekoa den Ezkioko San Migel eliza bisitatzeko aukera zabaldu izan delarik.

Egunero aurrera eramaten diren zanpaketak ezin ahaztu, azkenak gaur eta bihar goizeko 11:30ean izango baitira. Hauek ematen diote Sagardo Asteari indarra: sagarra jo, sagar patxa bildu menditxo bat osatuz, egurrak banan-banan gainean kokatu kontu handiz estruktura behar bezala osatzeko, eta beheko solairuan kokatuta dagoen mekanismoari esker baserriko estruktura jaitsi eta sagarra zanpatu. Tantanak hasieran eta zurrusta minutu gutxietan, beheko solairura eror-tzen da sagar zuku gozoa, han dagoen kupelatik atera eta sagardo bihurtu dadin, Igartubeitiko beste kupeletara sartzen dutelarik dolareko langileek.

Giro eder eta berezi honen inguruan tailerrak, lehiaketak eta bestelakoak antolatu dira aurten ere. Azken tailerra dastaketa bat izango da eta gaur arratsaldean aurrera eramango da 'Sagar dultze dastaketa' izenburupean. Honetan, Rafa Gorrotxategi eta Sagardoetxearen eskutik, sagar barietate ezberdinekin egindako sagar dultzeen dastaketa ospatuko da Interpretazio zentroan arratsaldeko 19:00etan.

IX. Argazki Lehiaketa

Sagardo Astean finkatu den ekin-tza da argazki lehiaketa, aurten hamaikagarren edizioa burutzen delarik eta gaia 'Sagardo asteko festa' izanik. Aste berezi honetako ekitaldiak hastearekin batera ireki zen izena emateko aukera eta azaroaren 13a arte izango dute parte har-tzaileek argazkiak entregatzeko aukera. Oraindik bi jai egun dira eta argazki dotoreak ateratzeko aukera aproposa Igartubeitin, lehiaketako oinarriak bete eta honetan parte hartuz. Lehiaketan, nahi duen edozein argazki zalek eman dezake izena, argazkiak kamararekin edo telefono mugikorrarekin atera ahal izango direlarik. Izen ematea zabalik dago eta hilaren 14ra arte egin daiteke 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentruan. Honen prezioa helduen mailarako 5 euro eta haurrentzako dohainik izango da; haurren maila 14 urtetik 17ra bitarteko da.

Partehartzaileek, hiru argazki bidali ahal izango dituzte igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera edo CD edo pen drive USB euskarrian aurkeztuko dituzte, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan azaroaren 13a arte, ondorengo ordutegian: asteazkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta asteburuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Sariei dagokienez, hiru iza go dira nagusi helduen mailan: argazki bilduma onenari 200 euro; bigarrenari 150 euro; eta hirugarren bilduma onenari 120 euro. Haurrentzat diploma eta sariak egongo dira. Epaimahaia Urretxuko 'Argazki' elkarteko kide batek, Legazpiko 'Ikatza' elkarteko kide batek eta argazkilari profesional batek osatuko dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate