Diario Vasco

Silo bolen plastikoen bilketa asteartean izango da

  • Aurreko ikasturtean bezala, hileko hirugarren asteartean jasoko dira plastikoak Ezkio-Itsason, hauek bezperan atera beharko direlarik

Goimen Elkarteak Ezkio-Itsaso herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa kanpaina aurrera eramaten du urtero. Udako oporraldia amaitu eta irailan berriro ere honekin hasi ziren, orain arte bezala, plastikoen bilketa hilean behin aurrera eramaten delarik. Honez gero, hurrengo asteartean aurrera eramango den bilketa ikasturteko azkena izango dela jakinarazten dute.

Jakina denez eta orain arte elkartekoek egin ohi izan dute bezala, bilketa hilean behin egiten da, hirugarren asteartean, eta urriari dagokionez hurrengo asteartean, hilak 18, izango da aukeratutako eguna.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuetan, eta Ezkio-Itsasori dagokionez puntu hauek errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean kokatuko dira. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira esandako bilketa opuntuetan kokatuz.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar. Bestalde, mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Argitasun gehiago nahi izanez gero, Goimeneko 943 16 12 44 telefono zenbakira deitu edo herriko udaletxera bertara 943 72 13 03 telefonora.

Traste zaharrak

Herriko traste zaharren bilketa ere hilabetean behin aurrera eramaten da, baina kasu honetan Sasieta Mankomunitatea da honetaz arduratzen dena. Hilaren 27an izango da. Gogoratzen da arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera beharko direla eta egun honetan bakarrik jasoko direla.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate