Diario Vasco

Kultur ekitaldi ugari gaur eta bihar Larraulen

DINA 7 kultur taldea hasi da udazkeneko kultur ekintzak antolatzen. Gaur arratsaldean Ekomuseoan euskarazko biniloen erakusketa aurkeztuko da. 1966tik 1990 hamarkadara bitarteko 250tik gora binilok osatzen dute erakusketa berria, 19:00etan irekiko dena. Aurkezpenaren ondoren, norberak nahi duen musika aukeratu eta dantzatzeko aukera egongo da.

Bihar asteazkena, linu-putzua ezagutzeko irteera antolatu du DINA 7 kultur taldeak. Goizeko 10:00ean da hitzordua plazan eta kotxez joango da. Katillutxuloko lursail batean berreraiki da linu-putzua eta bertan jarriko da beratzen Larraulen egindako lihoa. Lan honen emaitza Kultur Astean egongo da ikusgai.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate