Borrar
Antzezpenak. Kortabarria familiaren antzezpenak Urretxu-Zumarragako Karmacros taldearen esku izan dira; azkenak bihar.
Kirikoketaz gozatzeko azken aukera

Kirikoketaz gozatzeko azken aukera

Asteazkena egun berezia izango da, azken antzezpenak eta Kirikoketa ikuskizuna aurrera eramango direlarik goizean

MIRYAM GALILEA

Martes, 11 de octubre 2016, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sagardo Astea aurrera doa Igartubeitin eta asteburu sakon baten ondoren, non aforoa guztiz bete da, ekintza berri desberdinekin agertzen da aurretik dugun astea.

Kortaberria familiaren antzezpenak izan ditugu asteburuan nagusi, zanpaketekin batera noski, lehenengo hauek Urretxu-Zumarragako Karmakros taldearen esku aurrera eraman direlarik, eta hauek ikusteko azken aukera bihar asteazkenak hilak 12 izango da, goizeko 11:30 eta 12:00etan. Egun honetan ere Kirikoketa erritmoaz gozatzeko aukera izango dugu baserrian, Jo ala Jo taldearen esku, aste osoan zehar egun honetan bakarrik izango ditugularik. Asteazkena borobiltzeko, Ezkioko San Migel parrokia ezagu-tzeko azken bisita gidatuak ere izango dira; aurretik izena eman beharko da honetarako.

Aurtengo Sagardo Astea aurreko asteazkenean hasi (hilak 5) eta ostiralean amaituko da, jakina denez egunero goizeko 11:30ean zanpaketa aurrera eramango delarik. Gogoratu ere baserri atarian sagar mota desberdinen erakusketa dagoela, eta «Sagarra eta sagardoarekin egindako errezeten» lehiaketa edo 'IX. Argazki Lehiaketan' parte hartzeko aukera zabalik jarraitzen duela.

Dastaketa

Aurtengo Sagardo Asteak gastronomiari garrantzia eman nahi izan dio eta horregatik, antolatutako ekin-tzen artean, ostegunean (hilak 13) aurrera eramango den 'Sagar Dultze Dastaketa' da. Honetan, Rafa Gorrotxategiren eta Sagardoetxearen eskutik, sagar barietate ezberdinekin egindako sagar dultzeen dastaketa aurrera ermango da Igartubeitiko Interpretazio Zentroan; ekintza hau Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarearen lankidetzarekin aurrera eramango da.

Honetan parte hartzeko jende kopurua murriztua da eta honez gero aldez aurretik izena ematea komeni da, honetarako 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi daitekelarik. Informazio gehiagorako www.igartubeitibaserria.eus helbidera jo.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios