Diario Vasco
Tailerrak herri ekimenez.
Tailerrak herri ekimenez. / I.A.B.

Ingelesa hobetu eta ikasteko lehenengo bilera gaur Itsason

'Tailerrak herri ekimenez' egitasmoaren barruan, ingelesa ikasi eta praktikatzeko aukera eskaintzan da oraingoan Itsason, lehenengo topaketa bilera eta saioa gaue arratsaldean aurrera eramango delarik.

Jennifer Willis Atlantatik Itsasora etorri berria den herritarraren laguntzaz astean behin, ordu eta erdiz, edozein ingelesa maila izanda ere, hau hobetzeko aukera zabaltzen da. Hau guztia antolatzeko gaur asteartea arratsaldeko 18:00etatik 19:30era lehen bilera eta saioa aurrera eramango da herrian. Topaketa honetan, interesa duten guztien artean baldintzak adostu eta ikasturteari hasiera emango zaio.

Saioak Itsasoko eskola zaharrean aurrera eramango dira, dagoen ekipamenduaz eta azpiegituraz baliatu ahal izateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate