Diario Vasco

Euskal jaia ospatuko da igandean Anoetan

Ohitura den bezala, urriko bigarren igandean Euskal jaiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da Anoetan. Ekitaldiak larunbat arratsaldean hasiko dira Mariren jaitsierarekin. Jentilekin eta sorginekin batera Isasti menditik jaitsiko dira 20:30ean plazaraino eta bertan suaren inguruan dantzatuko dute. Igandean, zoka egongo da plazan 10:00etatik aurrera. 11:00etan haurrentzako euskal mitologiari buruzko tailerra egingo da eta 12:00etan jaiaren aurkezpen ekitaldia izango da. Arratsaldean, 18:00etan plazako dantzak egongo dira Aiko taldearen eskutik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate