Diario Vasco
Kizkitzako bidean aurkitzen den ehiza-postua.
Kizkitzako bidean aurkitzen den ehiza-postua. / GALILEA

Aurtengo ehiza denboraldia bihar hasten da Ezkio-Itsason

  • Lehenengo zozketak gaur arratsaldean izango dira, Santa Lutziko Anduaga elkartean

Urtero bezala oraingoan ere ehizatzeko aukera izango dute ehiza zaleek Ezkio-Itsasoko lurretan, lehenengo zozketa gaur arratsaldean aurrera eramango direlarik, aurtengoan ere hirurogei postu baino gehiagoetan egoteko aukera izanik.

Aurreko hilabete osoan lanean aritu dira Oreiña elkartekoak, ehiza postuak, bideak, aparkalekuak, eta behar diren guztiak garbitzen eta txukuntzen dena prest egoteko. Aurreko urtean bezala oraingoan ere 61 ehiza postu zozketatuko dira herriko lurretan: Atxurza, Mandubia... Sei-zazpi bat postu andamioetan kokatuta daude eta beste guztiak lurrean: «segurtasun aldetik lurrean egitea saiatzen gara eta hor kokatuta ditugu gehienak. Postuak oso ondo daude», azaltzen dute Oreiña elkartetik.

Denboraldia gaur hasten da eta bihartik aurrera ehizatzeko aukera egongo da herrian, azaroaren 13a arte. «Ilusio handiarekin gaude eta hasteko gogo biziz. Asteburu honi dagokionez usoak mugitu direla badakigu eta honi begira egongo gara; kondizioak aproposak dira usoak etortzeko», Oreiña elkartetik.

Zozketak

Gaur arratsaldean hasi eta egunero, larunbatetan ez ezik, zozketak aurrera eramango dira Santa Lutzi auzoko Anduaga elkartean.

Arratsaldeko 20:00etan elkartu eta izena eman ondoren 20:30ean hasiko da zozketa. Gogoratzen da ostiraletan, larunbata eta igandeko postuak zozketatzen direla, beraz, larunbatetan ez da zozketarik aurrera eramango.

Urtero bezala zozketatan parte hartzeko arma-lizentzia eta federatuta egotea beharrezkoak izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate