Diario Vasco

Jubilatuen eguna hilaren amaieran

Ospakizuna. Jubilatuen eguna hilaren 23an.
Ospakizuna. Jubilatuen eguna hilaren 23an. / GALILEA

Urtero bezala oraingoan ere Jubilatuen Eguna izango da Ezkio-Itsason, aukeratutako data hilaren 23a, igandea, izango delarik. Egun honetan egingo den bazkarian parte hartzeko aukera zabalik dago dagoeneko eta interesdunek udaletxera deitu beharko dute.

Hasteko, meza izango da Ezkioko San Migel elizan eguerdiko 12:00etan eta handik Mandubiko Bentara joango dira bazkaltzera. Ezkiotik Mandubira autobus zerbi-tzua egongo da behar dutenentzat, honek bazkaria amaitu eta buelta ere egingo duelarik. Norbaitek beste geralekuren bat beharko balu izena ematerakoan eskatu besterik ez du egin behar.

Bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da 65 urte baino gehiago dutenentzat. Gazteagoak direnek ere parte hartzeko aukera dute, 40 euroen truke udaletxean txartela jaso dezaketelarik.

Egun honetako menua ondorengoa izango da: zainzuriak bi saltsekin, paleta iberikoa; tomate, bakailao eta tipulin entsalada; askotariko frijituak; otarrainxkak plantxan; haragia edo arraia aukeran, eta postrea.

Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta urriaren 14ean amaituko da. Honetarako udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate