Diario Vasco

Cadaqués orkestraren kontzertua 'Kursaal eskura' egitasmoan

Aurkezpena. Aurreko urtean inauguratu zen 'Kursaal eskura' egitasmoa.
Aurkezpena. Aurreko urtean inauguratu zen 'Kursaal eskura' egitasmoa. / GALILEA
  • Sarrerak interneten bidez erosi eta doako autobus zerbitzua erreserbatzeko aukera egongo da udaletxera deituz

'Kursal Eskura' egitasmoaren barne, hilabete honen bukaeran Cadaqués Orkestraren kontzertuaz gozatzeko aukera zabaltzen zaie bizilagunei, joan-etorrirako doako autobus zerbitzua eskaintzen delarik. Aurreko urteko otsailan jarri zen martxan 'Kursal Eskura' gure baiaran eta handik geroztik kontzertu desberdinetara joateko aukera zabaldu zaie herritarrei, era eroso eta merkeago bat eskainiz.

'Kursaal Eskura' Kursaal Eszenaren kultur-programazioan interesa dutenen eskura jartzea du helburu eta Kursaal Eszena eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urre-txuko Udalen elkarlanari esker sortu zen 2015ean. Egitasmo honek, Kursaal Eszenaren barruan antola-tzen diren kontzertu eta ikuskizun ezberdinak, interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskaintzen da, bailaratik atera eta behin ikuskizuna amaitutakoan jatorrizko herrietara itzultzen dena.

Cadaqués Orkestra hilaren 23an, igandea, ospatuko du kontzertua Kursaaleko auditorioan arratsaldeko 19:00etan. Sir Neville Mariner-en zuzendaritzapean, pieza desberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu oraingo honetan.

Interesatuek Kursaal Elkarguneako web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera eta ondoren autobus zerbitzua erreserbatu.

Izendatutako sarrera arruntaz gain, «ordu gaztea» deritzon sarrera bereziak ere eskaintzen dira. Honen bidez langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek sarrerak 3 eurotan erosteko aukera dutelarik. Honetarako eta sarrera hauek erreserbatzeko, lau herrietako kultur zerbitzuetara deitu beharko da, autobus zerbitzurako bezala. Erreserbak ezinbestekoak izango dira honetan.

Autobusa

Distantziaren arazoa saihesteko doako autobus zerbitzua eskainiko da egun honetan, esan bezala hau sarrerak erosi ondoren erreserbatu beharko delarik. Honetarako, Ezkio-Itsasoko udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefono zenbakira, eta izena eman. Autobuseko tokia mugatua da eta horregatik komeni da ahali eta azkarren erreserba egitea. Honetarako epea hilaren 14ean amaituko da. Geltokiari dagokionez, oraingoan Correoseko autobus geltokian kokatuko da, hilaren 23an igandea, arratsaldeko 17:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate