Diario Vasco

Paisaia eta neurketa txostenen emaitzak ezagutzeko herri batzarrak antolatuko dira

Txostenak. Hilabete honetan jasotzea espero dute.
Txostenak. Hilabete honetan jasotzea espero dute. / GALILEA

Ikerketa eta herritarren parte hartze prozesu desberdinak aurrera eraman dira azken hilabeteetan Ezkio-Itsason, hauetako bi Paisaiaren Ekintza Plana proiektua eta zentral elektrikoaren eragina ezagutzeko Ikerketa Tekniko Objetiboa izan dira. Prozesua amaitu eta txosten definitiboak burutzen ari dira momentu honetan, hauen emaitzak ezagutzera emateko herri batzarrak antolatuko direlarik.

Neurketa elektromagnetikoei dagokienez informearen zain daude Udalean eta hau jaso bezain pronto herri batzarra egingo da herrian. «Herritar ugarik galdetu dute neurketa hauen emaitzen inguruan, beraz pentsatu dugu egokiena izango dela herri batzarra ospatzea bertan honen inguruko datu guztiak ezagutarazteko», azaltzen du Garikoitz Aiesta herriko alkateak. Herri Ba-tzar honetan informea idatzi duen teknikaria egongo da, irten diren datuak eman eta bere irakurketa zein den azalduko duelarik.

Paisaia

Pasaiaren Ekintza Planari dagokionez aurreko astean ospatu ziren parte hartze prozesuaren azken bilerak, Ezkion eta Itsason: «honetan aurreko tailerretan herritarrek eskatu zituzten egitasmo desberdinak mahaitu zituzten, zein kostu izango zuten arabera klasifikatuta. Azken tailer honetan herritarrak taldetan banatu zituzten eta zinegotzi edo alkate izango balira bezala, aurrekontu limitatu bat dutela jakinda, zeri lehentasuna eman aukeratu behar zuten. Eta informazio horrekin txostena prestatzen ari dira», alkateak.

Txostena urriaren bukaerarako izango dutela diote Udalekoek, eta hau izandakoan, neurketekin bezala, aurkezpena egingo dute emai-tzak herritarrei azaldu ahal izateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate