Diario Vasco

Sagardo Asteak zentzumenak pizten ditu

Antzezpenak. Kortabarria familiak Igartubeitin duen bizimodua azaltzen du.
Antzezpenak. Kortabarria familiak Igartubeitin duen bizimodua azaltzen du. / IGARTUBEITI
  • Zanpaketek, dastaketek, tailerrak, menu bereziak edo lehiaketek biribilduko dute aurtengo ospakizuna

  • Leku garrantzitsua hartuko du gastronomiak aurtengo Sagardo Asteko ekintza eta ospakizunetan

Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoa bizirik dagoela dudarik ez dago eta honen adierazlerik garrantzitsuena Sagardo Astearen ospakizuna dela esan dezakegu, urtero hamar egunetan zehar XVI. mendeko baserri honen dolarea martxan jarri eta sagardoa bertan egiten delarik, honekin batera ere ekitaldi, tailer, ospakizun eta ekintza desberdinak aurrera eramanez. Hilaren 5ean hasi, asteazkenean, eta hilaren 14ra arte ospatuko da aurten Sagardo Astea, eta oraingo edizio honetan gastronomiak izango du pisua, honen inguruan antolatutako ekintzei esker.

Egitaraua

Asteazkenean goizeko 11:00etan hasiera ekitaldia eta aurkezpena aurrera eramango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak XV. Sagardo Lehiaketako irabazleei diplomak emate; ondoren lehenengo zanpaketa egingo da dolarean.

Sagar zanpaketak egunero izango dira, goizez, 11:30etik aurrera. Asteburuan eta jaiegunetan berriz, hilak 7, 8, 9 eta 12an zanpaketa bakarra egingo da 12:00etan. Aurten lehen aldiz bisitariek sagar prentsaketaz gozatzeko aurrez izena eman ahal izango dute, honetarako Igartubeitira bertara deitu beharko dutelarik 943 72 29 78 telefono zenbakira. Zanpaketa bakoitza baino lehenago 50 kg sagar gehituko dira kirikoketa erakustaldi bat egiteko. Urriak 12an ordea, Jo ala Jo elkartekoek kirikoketa egokiak egin di-tzaten, 150 kg sagar gehituko dira zanpaketaren aurretik.

Kortabarria familia Igartubeitin bizi da eta orain arte Yartu kultur elkarteko kideei esker familiako kideek baserrian egiten dituzten lanak ezagutu ahal izan dira. Aurten antzezpena Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldekoen esku izango da, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako familia hau antzeztuz.

Aurreko urtetan egin den bezala, XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jan-tziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete. Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira. Antzezpenak ostiralean hilak 7, hurrengo larunbatean, hilak 8an; igandean, hilak 9an eta asteazkenean hilak 12an izango dira ondorengo ordutegian: goizeko 11:30-12:00; eta 13:00-13:30 bitartean.

Erakusketa eta tailerrak

Ezkio-Itsason hazten diren sagar barietate desberdinen erakusketa aurrera eraman izan da Sagardo Astean zehar baserriko ataria: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste.

Igartubeititik gertu dagoen Ezkioko San Migel eliza bisitatzeko aukera ere zabalduko da egun hauetan, hilak 7, 8, 9 eta 12an bisita gidatuak eskainiko direlarik. XVI. mendiko eliza honetan aipagarriak dira, arku zorrotzeko ataria, erretaula errenazentista, San Migelen irudia eta Germano mendiko agerraldien erliebeak, besteak beste. Bisitak 10:30etik 11:30era izango dira eta aurrez izena ematea beharrezkoa da, 943 72 29 78 zenbakian.

Haurrei zuzendutako tailerra ere ez da faltako aste berezi honetan, oraingoan lau urtetik gorako haurrak dituzten familiek 'Sagar tentagarriak' tailer gastronomiko-sentsorialean parte hartzeko aukera izango dutelarik. Tailerra urrian 8an ospatuko da, arratsaldeko 16:30etik aurrera.

Ekintza gastronomikoekin jarraituz, hilaren 13an arratsaldeko 19:00etan 'Sagar dultze dastaketa' egingo da, bertan sagar barietate ezberdinekin egindako sagar dultzeen dastaketa aurrera eramango delarik, Rafa Gorrotxategiren eta Sagardoetxearen eskutik, Euskadiko Enogastroomia Museo eta Guneen Sarearen lankidetzarekin. Kasu honetan tokiak mugatuak izango dira, beraz, izena aurretik ematea gomendatzen da.

Eta urtean behin aurrera eramaten den aste berezi honekin bat etortzeko, inguruko taberna eta ostatuek menu berezi bat prestatu dute egun hauetarako. 'Sagardo astea' menu berezia Ezkioko Argindegi ostatuan, Labekoa Jatetxean eta Itsasoko ostatuan eskainiko da urriaren 5etik 14ra bitartean.

Lehiaketak

Aste osoan zehar bi lehiaketatan parte hartzeko aukera zabalduko da Igartubeitin. Alde batetik dagoeneko zabalik dagoen Sagar edo Sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa dago, eta bestetik, IX. Sagardo Astea Argazki Lehiaketa, azken honetan kamaratik edo mugikorretik ateratako argazkiekin parte har-tzeko aukera izanik.

Informazioa eta oinarriak www.igartubeitibaserria.eus helbidean aurkitu daitezke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate