Borrar
'Soinuak harrapatzen'. Erakusketa berria Igartubeitin.
'Soinuak harrapatzen' tailerra, bihar arratsaldean Igartubeiti Baserri Museoan

'Soinuak harrapatzen' tailerra, bihar arratsaldean Igartubeiti Baserri Museoan

GALILEA

Viernes, 30 de septiembre 2016, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igartubeiti Baserri Museoak 'Igartubeiti familian' hezkuntza proiektua jarri du abian. Honen baitan antolatzen diren ekin-tzen artean larunbat arratsaldean antolatzen diren familiei zuzendutako tailer didaktikoak kokatzen dira, eta larunbatean bertan hauetako bat aurrera eramango dute.

Urriaren 1ean, bihar, 'Soinuak harrapatzen' tailerra izango da, hau 5-8 urteko haurrei zuzenduta egongo delarik. Arratsaldeko 16:30ean abiatu eta bi orduko iraupena izango du.

Aurreko aste bukaeran 'Soineko paisaiak' erakusketa berriaren inaugurazioa aurrera eraman zen interpretazio zentruan, eta honekin lotura eginez aurrera eramango da aste honetako tailerra. «Igartubeiti museoan jarritako Nader Koochaki artistaren 'Soineko Paisaia' erakusketatik abiatuta, begiak itxi eta en- tzuten dudan horri erreparatzen badiot, nola jasotzen dut inguruan dudan hori? Zer ulertzen dut? Jolasa muina izanik pertzepzio sentsoriala eta gorputzaren adierazpena landuko ditugu», azaltzen dute antolatzaileek.

Aurreko ikasturtean bezala, tailerraren prezioa 3 eurokoa izango da, Famili Txartelarekin deskontuak egongo direlarik. Gogoratzen da parte hartze kopurua murriztua dela, beraz komeni dela aldez aurretik izena ematea. Honetarako 943.72. 29.78 telefono zenbakira deitu edo www.igartubeitibaserria.eus helbidera jo.

Ordutegia

Asteazkenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Larunbata, igande eta jai egunetan ordutegi berdina izango du museoak.

Bisita gidatuak eskaintzen dira asteazkenetik igandera, biak barne, goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz eta 17:00etan euskeraz edo gazteleraz, bisitarien arabera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios