Diario Vasco

Hamabi parte hartzaile inguru bihar egingo den I Cavaletti lehiaketan

I Cavaletti lehiaketa aurrera eramango da bihar igandea, irailak 25, Itsasoko Ibur Hipika Klubean, honetan hamabi bat lagunek parte hartuko dutelarik froga desberdinetan.

Goizeko 10:00etan hasiko dira zaldiak prestatzen; jarraian beheko pistan beroketa ariketa batzuk egingo dituzte; lehiaketako pista irekiko da ibilbidea ikusi eta ikasi ahal izateko; eta goizeko 11:00etan 10 zm-ko Bataio Hipikoari hasiera emango diote, honetan hamabi gaztetxoek parte hartuko dutelarik.

Bataioa amaitu eta 30 zm-ko saltoen froga hasiko da, honetan zortzi parte hartzaile izango direlarik; eta azken froga gisa, 50zm-ko saltoak iritsiko dira, azkeneko honetan ere zortzi gaztetxok parte hartuko dutelarik.

Froga bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuenentzat sariak egongo dira.