Diario Vasco

Paisaiaren Ekintza Plana burutzeko azken bilera egingo da gaur

Paisaia. Ekintza Planaren prozesua amaitzear dago; aste honetarako bi bilera antolatu dira.
Paisaia. Ekintza Planaren prozesua amaitzear dago; aste honetarako bi bilera antolatu dira. / GALILEA
  • Itsasoarrak atzo bildu ziren Zelai Ondo elkartean eta gaur arratsaldeko 18:30ean udaletxean egingo da azken bilera

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Martxoaren bukaeran Paisaiaren Ekintza Plana proiektua jarri zen abian Ezkio-Itsason, Sigi Saga enpresaren esku, gaur egun ingurumen aldetik eta paisaia kontutan hartuz herriaren egoera aztertu eta erronka gisa, hobekuntzak planteatzen dituen akzio plana diseinatzeko. Lehenengo bi faseak amaituta, eta uda hasieran herritarrekin bi tailer aurrera eraman ondoren, ekintza zehatzak markatuko dituen azken bilera gaur ospatuko da herritarrekin.

Hasteko, eta herritarren iritzia ezagutzeko, bizilagunei elkarrizketak egitea izan zen lehenengo pausoa. Ondoren, elkarrizketa hauetan jasotako ideia eta datuekin akzio plan bat burutzea izan zen hurrengoa, uztaila hasiera bi parte hartze bilera aurrera eraman zirelarik bai Ezkion eta baita Itsason ere, proiektuaren eboluzioa ezagutaraztera eman eta aldi berean zuzenean herritarren ideiak jasotzeko. Bertan jaso zituzten datu guztiekin ekintza zehatzak markatuko dituen txostena prestatu dute Sigi Sagakoek, hau egun hauetan herritarrei azaltzen ari zaielarik.

Prozesua amaierara iristera doa eta berriro ere herritarrei parte hartzeko deialdia luzatzen zaie hauen ekarpenak erabakigarriak izango direlakoan, ezkio eta itsasoarren itxaropen eta nahiekin bat egiten duen plan bat gauzatzeko. Honetarako bi tailer antolatu dira, bata Ezkion eta bestea Itsason, hauetan Paisaiako Ekintza Planak izango dituen ekintza desberdinen garrantzia neurtuko delarik, eta bertan adostutakoak planaren lehentasunak ezartzeko lagungarri izango dira. Lehenengo bilera atzo arratsaldean aurrera eraman zen Alegiko Zelai Ondo elkartean; eta bigarrena eta azkena gaur arratsaldeko 18:30ean egingo da herriko udaletxean.

Ideiak

Uztailan Ezkion eta Itsason ospatu ziren bileratan ideia ugari luzatu zituzten herritarrek, eta hauek kontutan hartu dituzte Sigi Saga enpresakoek txostena egiteko momentuan, aste honetako bileratan hau azaldu eta lehentasunak finkatzea tokatzen delarik.

Ezkion uztailan ospatutako bileran adibidez, beheko baiararen inguruko ekarpenak izan ziren gehienak: baiara zeharkatzen duen erreka txukuntzeko aktuazio desberdinak egitea; bidegorri sare batek asko jantziko lukeela adierazi zuten (bidegorria zatika dago, hasita); AHTko azpiegiturak inpakto ambientala txikitzeko plantazioekin zerbait egitea; edo Esprit enpresak egin nahi duen poligonoan, ingurugiroari dagozkion neurri zuzentzaileak aplikatzea. Bestalde, Izazpiko ingurua babestearen beharraz ere aritu ziren bertan.

Itsasoren kasuan adibidez, zentrala eta errepidea tartean espaloia eta landare batzuk jartzeko aukera komentatu zuten; edo Ariztizabal parean trenaren eraginez egin den zuloan landaketa batzuk egitea, besteak beste.

Ideia hauek guztiak jasota, bi hilabetetan zehar lan egin dute Sigi Saga enpreskoek eta momentu honetan ekintza zehatzak markatzeko unea iritsi zaie, hau egiteko ere lehentasunak finkatu behar direlarik, herritarren iritzia kontutan izanik.

Bilera hauekin Paisaiaren Ekintza Planaren prozesua ia guztiz amaituko da, herritarren parte hartzeari dagokionez behintzat, eta hau amaitu eta aurrera eramatea besterik ez da geldituko. «Udalari dagokionean exekutatzen saiatuko gara eta beste erakunde batzuenak direnean insistitzea tokatuko zaigu. Kontua da dokumentu bat izango dugula eta dokumentua izan daiteke oinarri bat eskari horiek gauzatzeko garaian», azaltzen zuen Garikoitz Aiestak, Ezkio-Itsasoko alkateak.