Diario Vasco

Etxebizitzak, haurrak, familia berriak... herria bizirik dago!

Momentu honetan 164 bizilagun ditu Itsasok eta hauetatik 140k bozkatuko dute bihar; aipatzekoa 18 urte baino gutxiago duten 24 haur daudela ere.

«Prozesuarekin hasi ginenean lehenengo lana populazio piramidea egitea izan zen, gure errealitatea ezagutzeko, eta konturatu ginen zein belaunaldi falta zitzaizkigun. Ezkiorekin anexionatu ginenean 400 biztanle ginen eta denborarekin 160-ra jaitsi zen», Itsaso Bherria.

«Datuak konparatuz, gaur egun gure piramideak duen basea ez da hain zabala izan urtetan eta aurrera begira ere haur gehiago datoz. Hor daukagu energia potentea. Etxeak egiten ari dira, gazteak kalean, haurrak ikusten dira... Herria bizirik dago!», aitortzen dute pozik talde eragileko kideek.