Diario Vasco
Txirrindularia . Denboraldi honetan Euskadi-Muriasekin.
Txirrindularia . Denboraldi honetan Euskadi-Muriasekin. / A.A.

«Hurrengo denboraldia Caja Ruralekin egingo dut, gustura»

  • Euskadi-Muriasetik saltoa eman eta Caja Ruralekin arituko da; orain, Plumelec-en zentratuta dago

  • Alex Aranburu Txirrindularia

Txirrindularitza profesionalean lehenengo urtea egiten ari da Alex Aranburu ezkiotarra Euskadi-Murias taldearekin batera. Azken lasterketan parte hartuko du bihar eta orain arte emaitza ederrak lortu ditu aurrera eramandako beste lehiaketetan. Orain dela aste ba-tzuk notizi ederra jaso zuen, hurrengo denboraldian Cajar Rural taldean arituko delarik eta aldaketa honek suposatzen duena ezagutzeko eta Aranburuk nola bizi duen jakiteko berarekin zuzenean hitz egin nahi izan dugu.

Noiz eta nola jaso duzu notizia?

Aurreko astean egin zuten publiko baina egun batzuk lehenagotik jakinaren gainean nengoen. Azkenean albiste pozgarria da niretzat hurrengodenboraldian horrelako talde batean egotea. Aurtengo denboraldian salto bat eman nuela uste dut eta orain berriz kategoriaz igo naizela iruditzen zait, beraz ea ondo moldatzen naizen eta urte politte ateratzen zaidan.

Zure atea jo zuen Caja Ruralek edo zuek hubildu zineten?

Ba bietako zeozer izan zela uste dut. Beraiek zerbait interesatu ziren eta nire agente komertzialak ere bere lana egin zuen. Dena ondo joan da azkenean eta oso gustura nago! Niretzako plazer bat izango da Caja Rural bezalako ekipo kontinental profesional batean egotea.

Caja Ruralekin egonda zaude. Nola ikusten duzu hurrengo urtea?

Bai. Lehen jubeniletan nengoela Caja Ruraleko koloreak eraman nituen eta oso urte polita atera zitzaidan, egia esan. Orduan beste garai batzuk ziren eta gauzak bere neurrian hartu behar dira; ea urte honetan guztia oso ondo joaten den.

Gogotsu zaude? Zein izango da zure erronka?

Gogo handiekin nago bai. Orain lehendabizi Europako txapelketetan zentratuta gaude, dagoeneko Plumelec-en gaude eta bihar larunbata izango dugun lasterketa lehia-tzeko asmoz. Lasterketa honekin amaituko dut aurtengo denboraldia eta atsedenerako astia hartuko dut lehendabizi. Baina deskantsatu eta gero gogotsu nago aurre-denboraldi on bat egiteko.

Euskadi-Muriasen izan da profesionaletan debuta. Taldearekiko agurra nola espero duzu?

Taldekoek azkenean nire erabakia ulertu dutela uste dut, nahiz eta nik beste talde batera salto egin, aurrera pausu bat da niretzat eta horrek balio du. Oso ondo portatu dira urte guztian zehar nirekin, egutegi oso ona izan dut profesional lehen urtean eta horretaz aparte oso gustura egon naiz taldean. Horregatik nire taldekideetatik hasi eta entrena-tzaile, zuzendari, laguntzaile, masajista, mekaniko eta guztiei eskerrak eman nahi dizkiet honengatik, niretzat oso esperientzia polita izan da eta.a

Afizioa eta fan kluba zurekin beti...

Bai, laguntza eta animoak jaso izan ditut lasterketa eta momentu guztietan. Horregatik, azkenik baita ere eskerrak eman nahi dizkiet betiko lagunei, beti animatzen eta atzetik daudenei, herritarrei ere, albiste honengatik poztu direnei eta beti ahal duten moduan laguntzen dutelako. Eta nola ez familikoei! Egunero egunero bertan daudelako.