Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Irailaren 15etik urriaren 30era ordaindu behar da zabor bilketaren tasa Amezketan

GOIKOETXEA

Jueves, 15 de septiembre 2016, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amezketako Udalak jakinarazi duenez, 2016. urteari dagokion zabor bilketa zerbitzuaren tasaren ordainketa irailaren 15etik urriaren 30era bitartean egin beharko dute amezketarrek. Erreziboak helbideratuta dauzkatenei irailaren 15ean bertan egingo zaie kobraketa kontu korrontetik; helbideratu gabe dauzkaten herritarrak, berriz, Kutxabanken edozein bulegotara gertura daitezke ordainketa egitera, alguazilak etxera eraman dien erreziboarekin.

Zabor bilketa zerbitzuaren tasa datorren urriaren 30a baino lehen ordaintzen ez bada, hortik aurrera %20ko errekarguarekin kobratuko da.

Azkenik, datorren urteari begira herritarren batek kobraketa hau helbideratu nahi balu, datuak emateko udaletxera deitu besterik ez duela gaineratu du Udalak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios