Diario Vasco

Ezkio-Itsasoko eskola txikiko azken obrak martxa onean doaz aurrera

Eskola. Goiko solairuko obra potoloenak amaitu dira eta ondoko parkea ere berrituko da.
Eskola. Goiko solairuko obra potoloenak amaitu dira eta ondoko parkea ere berrituko da. / GALILEA
  • Hauekin batera kanpoan dagoen jolas parkea ere aldatuko da, obra hauekin guztiekin udazkenean amaituz

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Ezkio-Itsasoko eskola txikiko hirugarren faseko obrak martxa onean aurrera doaz eta eguraldiak laguntzen badu bai hauek eta bai kanpoko parkeko berrikuntzak ere udazkenerako amaituta egongo dira. Hirugarren eta azken fasea da eskolan aurrera eramaten ari dena eta haurrek ikasturtea amaitu eta egun gutxietara martxan hasi zena, obra hauek bukatzerakoan eraikuntza guztiz amaituta egongo delarik. Eraikuntzaren bigarren pisua da Lehenengo Hezkuntzara zuzenduko dena, hau momentuz herriko txikitxoek erabiliko ez dutelarik.

Honetan udan zehar lan «zikinenak» aurrera eraman dira eta hurrengo astetan falta diren berrikuntzekin amaitzea espero da. «Uda zetorrela jakinda eta haurrak oporretan egongo zirela kontutan hartuz, jarritako baldintza bat izan zen haurrak asterakoan lanik zikinenak eginda izatea. Hori lortu dugu eta hemendik aurrera aste batzuetan zehar oraindik ere bestelako lanak egongo dira: eskaiola jarri, zoruak... obra lan desberdinak; baina oso erritmo onean doaz», azaltzen du Garikoitz Aiesta alkateak. Hiru gela izango dira solairu honetan kokatu behar direnak, komuna, eta irakasle edo zuzendariarentzat beste gela txiki bat. Hiru gela horietako bat nahiko handia izango da eta bertan ere informatika gela izango dute; ordenagailuak bertan egongo dira. Altzariak eta beharko diren bestelako materialei dagokienez aurrerago ikusiko da zer eta nola egin, momentuz eskolako haurrek solairu hau ez baitute erabiliko. «Obrak badoazte nahiko erritmo onean eta printzipioz behintzat gu markatutako epeak betetzen ari dira. Gure intentzioaren arabera udazkenean lasai asko amaituko dira obrak eta honekin batera ere, kanpoko jolas parkea egingo da», dio herriko alkateak.

Haur parkea

Eskolan egiten ari diren obra honekin batera kanpoko zelaian dagoen jolas parkea ere berrituko dute; lan hauek beste enpresa batek burutuko ditu. «Kanpoan alde batetik haurren jolasa eta bestetik kantxa planteatzen dira. 2016ko aurrekontuetan haurren jolasa onartu zen eta aprobetxatuz eskolan lanak hasi behar zirela, hori ere egingo da orain; kantxa hurrengo urteko aurrekontuetan erabakiko da sartu edo ez eta sartzen bada, aurrera eramango da», azaltzen zuen Ezkio-Itsasoko alkateak.

Parke honetan egingo den berrikuntzarekin, gaur egun dauden jolas guztiak kenduko dituzte, eta inguru horretan jolas parke berria kokatuko da: zoru biguna eremu zabal batean eta jolas gune desberdinak. «Eguraldiak lagun baldin bazaigu, gehien bat kanpoko lanetarako, markatutako epeetan amaituko da», Aiesta.

Eskolaren kasuan Artzamendi enpresa da lanean ari dena, eskolako obran aurrera eraman diren aurreko faseak aurrera eraman zituen berdina; eta jolas parkea Maderplay enpresak egingo du.