Diario Vasco

Intxurrekoen pilota partidak ikusgai etzi Elorrin

Irailarekin batera bueltan dira Intxurreko pilotariak eta eurekin batera, ostiral iluntzeetako pilota jaialdiak. Denboraldiko lehen txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan eta inguruko pilotazaleek ikasturte berriko lehenengo partidak ikusteko aukera izango dute ostiralean 18:45ean Alegiako Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako Ezker Horma txapelketari ekingo diote Intxurreko pilotariek. Lehenengo hirurak eskuzkoak izango dira: kadeteen lehen mailan, Intxurre eta Bergara ariko dira nor baino nor; jubenilen maila berean Zazpi Iturri izango da Intxurrekoen aurkaria; eta nagusien hirugarren mailan Intxurrek Tartaloetxe izango du arerio. Azkenik, gomazko paletako partida jokatuko da nagusien lehen mailan Intxurreren eta Aiaren artean.