Diario Vasco

Salah Hmatou eta Lourdes Colomo BerroBiran garaile

BerroBira krosak eman zion amaiera aurtengo herriko jaiei. Eguraldia lagun eta adin guztietako korrikalarien parte hartzearekin, giro ederra izan zen plaza inguruan, berrogeita hamar parte hartzaile ingururekin. Lehenengo haur eta gaztetxoen txanda izan zen. Aurrebenjamin mailan nesken mailan Irati Carrera izan zen garaile, Amane Maiza bigarren eta Aroa Mendia hirugarren; eta mutiletan Beñat Lizardik irabazi zuen, Beñat Argote bigarren eta Ibai Aldasoro hirugarren. Benjamin mailan, nesketan Elur Arteaga izan zen garaile, Haizea Baraibar bigarren eta Intza Egues hirugarren; eta mutiletan Aitor Carrerak irabazi zuen, Enaitz Ayerbe bigarren eta Aitor Etxarren hirugarren. Alebin mailan, nesketan Carolina Freitasek irabazi zuen, Naiara Vadillo izan zen bigarren eta Cristina Martin hirugarren; eta mutiletan Aitzol Etxeberriak irabazi zuen, Xabier Goikoetxea bigarren eta Asier Arteaga hirugarren. Infantil mailako hiru parte hartzaileen artean honela geratu zen sailkapena: Aimar Ayerbe irabazle, Egoi Baraibar bigarren eta Ibai Torkemada hirugarren.

Helduetan, Salah Hmatou hasieratik izan zen nagusi eta berak gurutzatu zuen lehen helmuga 24 minutu eta 24 segundoko denborarekin. Zazpi segundora sartu zen Unai Señoran eta hirugarren Txomin Marañon. Laugarren izan zen Ibai Madina, herriko lehena. Emakumeetan, Lourdes Colomo izan garailea 28 minutu eta 52 segundoko denborarekin, bigarren Iosune Alberdi eta hirugarren Marta Badiola. Iosune Alberdi herriko lehen emakumea izan zen.