Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Martes, 13 de septiembre 2016, 00:10
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aurreko ikasturtean jarri zen Ezkio-Itsasoko Herri Eskola martxan eraikuntza berrian, eta bestelako proiektu eta erronken artean Bertatik Bertarako proiektuan sartzea izan zuten helburu, eskolak eskaintzen duen jangela zerbitzua honen barne kokatuz. Bertako ekoizleak, bertako produktuak, nutrizionista batek diseinatutako menuak... Lana ez da makala izan baina emaitzak eta harrera oso ona izan ditu honek, aurten ere proiektuarekin aurrera egiten ari direlarik.
«Herri Eskola txikiko jangelara begira dudarik gabe proiektuarekin jarraitzeko intentzioa daukagu eta hortan ari gara gainera», azaltzen du Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkateak. «Aurreko ikasturteari begira lehenengo aldia zen horrelako proiektu bat martxan jartzen genuela, Goimen eta Uggasaren lankidetzarekin eta Topa tabernaren lankidetzan ere. Lehenengo aldia zenez nahiko konplikatua izan zen eta martxan jartzea kostatu egin zi-tzaigun. Azken finean Bertatik Bertara egitasmo guztia ere martxan doa pixkanaka pixkanaka eta oraingo honetan egin behar genuena zen haurrei egunerakotasunean menua bertako produktuekin ematea», azaltzen du.
Proiektu berriekin gehienetan gertatzen den modura hasiera nahiko zaila izan zen baina pixkanaka pixkanaka eta guztien lankidetzari esker eskolako jangelako menua errealitate bihurtzea lortu zuten, bertako produktuekin haurren menua osatuz.
Ikasturte berria atzo hasi zen Ezkio-Itsasoko herri eskolan eta lehenengo egunetan jangela zerbi-tzua eskaini dute, Bertatik Bertara proiektuarekin bat eginez. «Ikasturte honetara begira ere lehenengo bilera bat izan genuen Uggasako, Goimeneko, Udaleko eta Topa Tabernako ordezkariekin, beti ere lehengo urtean kontratatu genuen Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista lankide dugula eta aurtengo menua ere hortan dago», kontatzen digu alkateak.
Horrela, lehenengo hiruhilabeteko menuak diseinatuta daude dagoeneko eta atzotik aurrera martxan.
Ekoizleak
Bertatik Bertara proiektu honen parte oso garrantzitsua dira ekoizleak, hauekin koordinatu eta lankidetza benetan inportantea delarik ,menuak osatzeko momentuan, besteak beste.
Eskolaren kasuan ekoizle ugari eta desberdinak dituzte behar guztiak asetzeko eta ekoizle gehiago izateko ere irekita daude. «Aurreko ikasturtean ekoizleen gehiengoa finkoa zen baina batzuk aldatu izan dira eta ikasturte honetara begira erabat irekita gaude. Beti ekoizle finkoak markatzen baditugu izan daiteke momentu jakinetan gabezia egotea eta horregatik nahiago dugu ahalik eta ekoizle gehien izatea», dio Aiestak.
«Egia da elikagai kopuruak ez direla handiak, azkenean ume txikien menua osatzeko ez delako elikagai asko behar, baina bilatzen duguna da garaian garaiko produktua izatea eta ahal den neurrian hori ere ahalik eta aberatsena izatea», argitzen du alkateak.
Gurasoek ere paper garrantzitsua dute, hauen proiektuarekiko babesa ezinbestekoa delako. Aurreko ikasturte bukaeran pasa ziren inkestei esker jasotako informazioa oso positiboa izan zen, proiektuak gurasoen erabateko babesa jaso zuelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
TodoAlicante
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.