Diario Vasco

Ederki pasa zuten euren egunean lizartzar gazteek

Primeran pasa zuten Lizartzako haurrek eurentzat bereziki prestatutako egitarauarekin. Goiz zein arratsaldez puzgarriak eta ohe elastikoa egon ziren pilotalekuan eta haurrek eta gaztetxoek nahi adina salto egin zuten bertan. Bazkaria ere denek elkarrekin izan zuten frontoian. Eguna amaitzeko, apar festa izan zen plazan. Eguna lainotsua bazen ere ederki pasa zuten gaztetxoek aparrarekin jolasean.

Gaur larunbata, Lizardi txistulari taldeak diana joko du goizeko 10:00etatik aurrera eta 11:00etan ur jolasak antolatuko dira. 12:30ean poteoa hasiko da Lizartzako gaiteroekin eta 14:00etan bazkaria izango da. Bazkalondoren DJ Jotatxorekin dantzaldia izango da eta 18:00etan dantza-soka dantzatuko da. Ondoren, sagardo dastaketa izango da. Iluntzeko 20:30ean kalejira egingo da, 22:30ean Dj-a izango da eta 00:30etik aurrera Unsainekin erromeria.