Diario Vasco

Elduaingo jaiak, gaurtik igandera bitartean

Elduaingo Andra Mari jaiak iritsi dira berriro ere eta herrian dena prest dago modu onenean ospatzeko. Gaur abuztuaren 8an, Andra Mari egunean, hasiko dira jaiak. Goizeko 11:00etan botako da suziria eta ondoren Meza Nagusia ospatuko da Santa Katalina elizan. Jarraian, hamaiketakoa eskainiko da Kontseju tabernan. Arratsaldean, 17:30ean gimnasia erritmiko taldearen erakustaldia izango da eta ondoren haurrentzako jolasak antolatuko dira. Amaieran, txokolate beroa banatuko da guztientzat. Afalondoren, Malkogarriyak taldeak trikitixa eskainiko du. Bihar, eskulanak eta graffitiak antolatuko dira haurrentzat eta gazteentzat 11:00etatik aurrera eta 12:30ean toka lehiaketa herrikoia izango da plazan. Jarraian, herri bazkaria izango da frontoian eta arratsalde guztian puzgarriak egongo dira haurrentzako zein helduentzako. Gauerdian Ingo al deu taldearen dantzaldia hasiko da.