Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kizkitza. Kizkitza txuri-urdin berreskuratutako ohiko koloreekin Bidea 2016-eko bisitan; eskubian, erromeriaz gozatzen.
Kizkitzako Amaren eguna ospatzeko erromeria bihar

Kizkitzako Amaren eguna ospatzeko erromeria bihar

Meza, arrosarioa, trikitixa, pintxoak, toka, fardo jaurtiketa, bazkaria... egun ederra ospatuko dute Kizkitzan, gauean herrira luzatuz

MIRYAM GALILEA

Miércoles, 7 de septiembre 2016, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Itsasoko San Bartolome jaien egitarauaren barruan kokatuta, urtero ospatzen dute herritarrek Kizkitzako Amaren eguna irailaren 8an, meza, erromeria eta egunean zehar ekintza desberdinak aurrera eramanez.

Itsaso, Ezkio, Zumarraga, Beasain... inguruko herri desberdinetatik hurbiltzen dira baselizara egun honetan eta giro ederrean igarotzen dute goiza, batzuk senide edo lagunekin bazkaldu eta arratsaldera arte ederki egoten direlarik. Aurtengoan azken egunetan izan dugun eguraldi dotorea kaskartuko dela dirudi, baina euria egin gabe mantentzea espero da, meza baselizako kanpokaldean ospatu eta kalean ere bestelako ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

Oraingoan gainera itxura ederrarekin topatuko dute mendizaleek Kizkitza, itsasoarrek orain dela hilabete batzuk aurrera eramandako azken auzolanari esker: parrilla berritua, teilatuko zuloak kanponduta, baranda berritua, edo baselizako eraikuntzaren lehengo marra marroiak itsasoaren urdin kolorea gogorarazten duten tonuarekin margotu izanaz benetan ederra dagoelarik; esan EITB1-ko Auzolan saio berriaren estreinaldia izango dela igande gauean (22:00etan), Itsasoko herritarrek Kizkitzan egindako auzolan saioa bertan agertuz.

Egitaraua

Eguerdiko 12:00etan izango da beti bezala meza, eguraldiak lagunduz gero, baselizako atzeko aldean kokatutako eremuan aurrera eramango delarik (bestela baseliza barruan); arratsaldeko 16:30ean arrosarioa izango da.

Balzola anaiek egun osoan zehar erromeria girotuko dute beraien musikarekin, eta gainera, aurreko urteko arrakasta ikusita oraingoan ere toka lehiaketa eta fardoa botatzea izango dira Kizkitzan, hauek arratsaldeko 17:30ean hasiz; irabazleentzako sari gisa Itsasoko produktuekin egindako otartxoak izango dira, herriko San Bartolome jaietan emandakoen antzera.

Eguna Kizkitzan pasa nahi duenarentzat jai giro ederra egongo da bertan eta gauean, Itsason giroa jarraituko du hurrengo egunean jai eguna dela aprobetxatuz. Mandubia auzoan ere festa egingo dute, Elorza eta Larrañaga trikitilariek giroa jarriko dutelarik.

Aurtengoan, iaz bezala, pintxoak ez dira faltako Kizkitzan eta gainera bazkaltzeko menu goxoa har-tzeko aukera izango dute nahi dutenek. Itsasoko ostatua daramaten Mairama enpresakoek badute aurreko urteko eskarmentua eta oraingoan ahal bada ere hobeto egiteko gogoekin doaz Kizkitzara: txorizoa brasan, salda, haragi egosia, txokolatea... egongo dira mokadutxo bat hartu nahi dutenetzat.

Eta bazkaltzeko gogoa izanez gero menua ere eskainiko dute bertan: ajoarriero bakailaoa, entrekot parrilan, itsaski-salpikoia (ganbak eta gulak), eta fruta tropikalen mazedonia. Kafea ere ez da faltako.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios