Diario Vasco

Ikasturte berriaren hasiera Ibur Hipikan

Urtean zehar ibilaldiak Iburren.
Urtean zehar ibilaldiak Iburren. / IBUR
  • Eskola kirola eta hilabetero ekintza berezi batek osatzen dute ikasturteko eskaintza

Udako ikastaro eta ibilaldiak ugariak izan dira aurten Itsasoko Ibur Hipika Klubean baina haur eta gaztetxoen ikasturte berria hastera doa eta honekin batera berriro ere eskola kiroleko eskaintza zabaltzen dute hauek, hilabetero ekintza berezi bat aurrera eramatearekin batera.

Irailan hasi eta ekaina arte eskola kirolaren eskaintzaren barruan zaldiketan aritzeko aukera izango dute zortzi eta hemezortzi urte arteko gaztetxoek Iburren. Ikastaroak hamar ordukoak dira eta ostiraletan, larunbatetan eta igandetan dago hau egiteko aukera: ostirletan, arratsaldeko 16:00retatik 20:00etara; eta larunbata, igande eta jai egunetan goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00retatik 20:00etara. Eskola kirolaren hamar orduko ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da.

Hori buruzko informazio gehiagorako 663060011 telefono zenbakira deitu (Arantza). Eskola Krioleko klaseaz gain hilabetean behin ekintza berezi bat aurrera eramango da Iburren, irailari dagokionez, hilaren 25ean Cavaletti lehiaketa (Oztopo jauzia) izango delarik; urrian, Halloween-eko Treat or Trick eskea ospatuko dute; azaroan Kizkitzara paseoa izango da; eta urtea amaitzeko, abenduan Galopeen ikastaroa egongo da, hurrengo urterako ere ekintzak antolatu dituztelarik.

Salto lehiaketa

Ikasturtea hasi eta indar pixka bat hartzeko asmoarekin, irailaren 18an salto lehiaketa txiki bat antolatu dute. Lehenengo proba Bataio Hipikoa izango da; bigarrena, 30 zm-koa, zaldunak bakarrik edo gidariak lagunduta; eta hirugarrena, 50 zm-koa, zaldunak bere zaldia eramaten. Izena emateko azken eguna irailaren 16a izango da; sariak egongo dira.