Diario Vasco

Aurtengo udan %7,7 bisitari gehiago izan ditu Igartubeitik

Igartubeiti. Geroz eta jende gehiago hurbiltzen da baserria ezagutzera.
Igartubeiti. Geroz eta jende gehiago hurbiltzen da baserria ezagutzera. / GALILEA
  • Bisitarien erdia baino gehiago Euskal Herriko puntu desberdinetatik gerturatu da

Eskaintza zabala dugu gure baiaran turismoa erakartzeko eta badirudi azken urteetan geroz eta bisitari gehiago gerturatzen direla uda partean Gipuzkoako barnealdera, Ezkio-Itsason jasotako datuen arabera, aurreko urtearekin konparatuz, %7,7 gehiago izan direlarik.

Eguraldi oso ona egin arren, orokorrean eguraldi onarekin kostaldean geratzen baitira bisitari gehienak, «aurtengo udan iaz baino %7,7 bisitari gehiago izan ditugu Igartubeiti Baserri Museoan», adierazten dute Igartubeititik. «Jatorriari dagokionez, bisitari guztietatik, % 63-a Euskal Herritik etorri dira (% 36a gipuzkoarrak izan dira). Estatu mailatik %30 eta atzerritarrak berriz %7a izan da», diote.

« Aurten lehen aldiz, estatu mailako jatorriari dagokionez, lehen eta bigarren postuak aldatu dira, oso datu antzekoekin, gehiengoak balentziarrak eta Andaluziatik etorritakoak izan baitira», azaltzen dute. Aurreko urteetan lehenengo postuetan izaten ziren kataluniarrak eta madrildarrak, hirugarren eta laugarren postuetan geratu dira orain. «Askok aitortu digute, behealdean eman den beroaren ondorioz igo direla Euskal Herrira», Igartubeititik.

Baina Eukal Herriko eta estatuko bisitariaz gain atzerritarrak ere gerturatzen dira herriko altxorra ezagutzera. «Atzerritarren gorakada nabaritu dugu, aurreko urteetako kopurua bikoiztu da. Besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Mexikarrak izan ditugu, baita Asia eta Afrikatik etorritakok ere», diote. Igartubeiti museoa nola ezagutu duten galdetu dietenean, gehiengoak inguruko turismo bulegoetatik, nekazal etxeetatik eta beste museo batzuetatik ezagutu dutela esan diete arduradunei; baita internetetik ere. Azkenik, eta bisitari mota aztertuz, orokorrean familiak, familiak umeekin eta bikoteak gerturatu dira Igartubeitira.

Hilabete honetatik aurrera, Igartubeiti Baserri Museoaren programazioaren baitan, 'Soineko paisaia (2009-2015)' artxiboaz gozatzeko aukera egongo da bertan. Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboaz osatutako erakuske da hau, eta irailaren 24tik aurrera ikusgai egongo da.