Borrar
Bisitak. Asteburuan zehar eskainitako bisita gidatuak jendetsuak izan dira; bisita eta gero, Igartu pintxoa.
Primerako asteburua igaro dute Igartubeitin

Primerako asteburua igaro dute Igartubeitin

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ate irekiak eta familientzako tailerra eskaini dute herriko museokoek

MIRYAM GALILEA

Martes, 24 de mayo 2016, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Museoen Nazioarteko Eguna aurreko asteazkenean izan zen, maitzaren 18an, eta honen inguruan familientzako tailer berezia eta ate irekiak izan ditugu asteburu honetan Igartubeiti Baserri Museoan, bietan parte hartze handia egon delarik.

Primerako asteburua izan dela aitortzen dute museokoek. Bai larunbatean eta baita igandean ere eskaini diren bisita gidatuetara jende ugari hurbildu da bertara: «Inglaterratik eta argentinarrak ere etorri zaizkigu Igartubeiti ezagutzera!», diote museotik.

Bisita hauetaz gain, Aintzira eta Izibene Oñederra ilustratzaileek eskainitako tailer ederra ospatu zen larunbata arratsaldean; bertan, familiek historiaurreko eta etorkizuneko kondairak entzun eta mila kolore eta testuratako paperekin, ipuin hauek ilustratu zituzten primerako muralak sortuz. Honetan ere ederki pasatu zuten famili eta haurrek.

Ekaina

Asteburuan ospatutakoa maiatzako azken tailerra izan da, hurrengoa ekainaren lehenengo asteburuan ospatuko delarik. 'Teilak egiten' eta 'Igartubeitiko familien festa' izango ditugu ekainan, baina hilabete honetan tailerrak larunbatean aurrera eraman ordez, igandean eskainiko dira tailerrak; lehenengoa, Baserri Egunaren barne.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios