Borrar
Igartubeiti. Migel Joakin Eleizegiren jaiotetxea izango da.
Igartubeiti Baserria, Altzoko erraldoiaren 'jaiotetxea'

Igartubeiti Baserria, Altzoko erraldoiaren 'jaiotetxea'

GALILEA

Sábado, 30 de abril 2016, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Langileen Eguna izanda itxita egongo da bihar Igartubeiti Baserri Museoa, baina hurrengo astea ere berezia izango da, zabalik izango dugun egun bakarra asteazkena izanik.

Maiatzaren 1ean Langileen Eguna ospatuko duteeta hurrengo igandean hilak 8an San Migel Eguna dugunez, Ezkioko jaien egun handia, bi igandeetan itxita izango dute Igartubeiti. Honetaz aparte maiatzaren 5ean hasi eta 10a arte 'Aundiya' pelikulako filmaketak izango dira baserrian, beraz aste berezia da hurrengoa.

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzentzen duten Altzoko erraldoiari buruzko filma hau besteak beste, Artikutzan eta Itsason grabatzen aritu ondoren, Igartubeitira etorriko dira, baserria egun batzuetan Migel Joakin Eleizegiren jaiotetxea, Altzoko Ipintza baserria bilakatuko delarik.

Maiatzaren 5ean hasi eta 10a arte izango dira grabaketak bertan. Beraz, bat eta bestea direla, hurrengo astean asteazkenean bakarrik izango dugu museoa bisitatzeko aukera.

Ordutegia

Asteazkenean, maiatzak 4, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00retatik 19:00rak bitartean egongo da museoa zabalik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios