Secciones
Servicios
Destacamos
GALILEA
Sábado, 19 de septiembre 2015, 00:12
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Herri eskolako eraikuntzan kokatuko den ostatua aurrera eramateko lehenengo lehiaketa hutsik geratu ondoren, bigarren instantzia egin eta momentu honetan interesatu batekin kontak-tuan dago Udala.
«Nahiz eta ostatua aurrera eramateko interesatu batzuk egon, inork ez zuen epe amaierarako proposamenik aurkeztu. Berdina pasatu zitzaigun Itsasoko ostatuan, baina ez genuen espero honetan ere gertatzea», dio Garikoitz Aiesta alkateak. «Momentu honetan badaukagu interesatu bat, baina oraindik hizketan gabiltz. Bigarren instan-tzian izanda lehiaketa publikoa egitea ez da derrigorrezkoa, baizik eta hiru enpresekin kontaktuan jarri eta hauek proposamenak aurkezten dituzte», azaltzen du.
Momentu honetan, bigarren aldi honetan proposamena aurkeztu duen enpresa batekin hizketan ari dira dagoeneko, adostu beharrekoa amaitu eta lanean hasiko direlarik.
Ostatua urria baino lehen fun-tzionamenduan egongo ez denez, lehenengo hilabete honetan, aurreko urtean egin zen bezala, Auzolanek emango die eskolako haurrei jaten.
Jangela
Ostatuko jangela zabaldu arte, Auzolanek emango die haurrei bazkaltzen eskolan bertan egokitutako gunean. Behin ostatua martxan jartzen denean hau izango da jaten ematen diena, kontratuko baldin-tza nagusienetako bat izanik. «Gainera ostatua Bertatik Bertara egitasmoaren barruan egongo da, Gabiriko herriko eskolako jangelarekin batera. Udalak nutrizionista bat kontratatu du, horrelako gaietan aditua dena, eta honek eramango du koordinazioa, menuen diseinua eta baserritarrekin lehenengo kontaktua, ostalariak berak eskua hartu harte. Begiraleak Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu», azaltzen du alkateak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.