Borrar
Itsasoko Ostatua eta eliza; tresneria berriaz hornituko da irekitzeko, eta goiko solairuan Itsasoko udalaren egoitza egokituko da.
Udalak milioi bat eurotik gorako aurrekontua izango du aurten

Udalak milioi bat eurotik gorako aurrekontua izango du aurten

Diru-kontuak jasotzen dituen dokumentua jendaurrean dago ikusgai hilaren amaierara arte

TERE MADINABEITIA

Viernes, 6 de marzo 2015, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den otsailaren 24an egindako osoko bilkuran hasierako onarpena izan eta gero, Ezkio-Itsasoko udal aurrekontu orokorrak jasotzen dituen dokumentua jendaurrean dago ikusgai udaletxean hil honen amaierara arte. Bertan, diru-sarrerak zeintzuk izango diren, aurreikusten diren gastuak eta herrian egin nahi diren inbertsioak zehazten dira, besteak beste. Milioi bat eurotik gorakoa da aurrekontua.

Diru-sarreren atalean, zergak, tasak eta transferentzi desberdinak sartzen dira, azken hauen artean, Foru Fondoak egiten duen ekarpena, Landa Garapen Agentziatik jasotzen den dirua eta herrian kokatuta dagoen zentral elektrikoagatik Red Eléctrica Española deritzan erakundeak ordaintzen duena.

Gastuen atalean, berriz, langilegoaren atalak eramaten du zati handi bat, aurreikusten diren inbertsioekin batera. Inbertsioen atalean hainbat proiektu daude jasota, eta horien artean garrantzitsuena Herri Eskolarena da. Ezkio-Itsasoko Herri Eskola 2014-2015 ikasturtearekin batera jarri da martxan, eta bertan ikasten diharduten 10 haurrak udaletxe berria dagoen eraikuntzan bertan egokitutako gelatan dabiltza. Behin behineko eskola da hau, ordea, eta eskola berria lehengo udaletxea zegoen eraikuntzan ari da egiten. Inbertsiotatik gordetako partidarekin eta hainbat erakundetatik jasotako dirulaguntzei esker, lanak ikasturtea amaitu baino lehen bukatuta egotea espero da. Proiektu honen baitan, eraikuntza berean ireki nahi den udal ostatua sartzen da. Horren funtzioetako bat, eskola berriko haurrentzako jangelarena izango da, eta bestea, herritar gehien bizi den gunean elkartzeko toki bat izatea.

Aurrekontu orokorretan beste inbertsio batzuk ere sartuta daude. Horrela, udaletxerako pick-up ibilgailu berri bat erostea aurreikusten da, oraingoa oso zaharra baita. Ezkio eta Itsaso banatzeko ireki den prozesuak eskatzen dituen gastuak ere atal horretan daude aurreikusita, banaketa horren bideragarritasuna aztertzeko txostenak egin behar direlako. Halaber, Itsasoko Ostatua berriz ireki aurretik tresneria berriaz hornitzea dago aurreikusita, eta lehen aipatutako banaketa horri aurre hartuz, Ostatuaren gaineko lokaletan udaletxe berria kokatzeko egokitzapen lanak egin nahi dira. Bestalde, herri bideen inbentarioa egitea ere aurreikusten da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios