Borrar
Egunsentia, Julianek Aztiritik Txindoki aldera egindako argazkian.
Julian Auzmendik 'Kameraren begitik naturari klik-klik' emanaldia eskainiko du bihar

Julian Auzmendik 'Kameraren begitik naturari klik-klik' emanaldia eskainiko du bihar

Argazkizalea, naturazalea eta musikazalea izanik, Julian Auzmendik hiru osagai hauek batu ditu bere ikusentzunezko berrian

PPLL

Jueves, 18 de diciembre 2014, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Argazkizalea, naturazalea eta musikazalea izanik, Julian Auzmendik hiru osagai hauek batu ditu bere ikusentzunezko berrian. 'Kameraren begitik naturari klik-klik' izenburua jarri dio lanari eta bihar eskainiko du, iluntzeko zortzietan, Legazpiko kultur etxean.

Euskal Herrian zehar egindako 300 argazki aukeratu ditu emanaldirako. Bardenetatik itsas ertzera, naturak eskaintzen dituen hamaika bitxikeri irudikatuko ditu Auzmendik: gauza txikienak, hala nola tximeletak, mozorroak... ertainak, hegazti eta bestelako abereak esaterako eta haundienak, paisaiak. Argazki bakarrean sartzen ez ziren ingurune ikusgarrien 20 panoramika ere gehitu ditu.

Musikari ere esanahi berezia eman dio ikusentzunezkoan. Euskal herriko kantautore desberdinei omenaldia egin nahi izan die. Hamabost kanta sartu ditu, argazkietan ikusten denarekin erlazioa dutenak. Paisaiak irudikatzean adibidez, Benito Lertxundiren 'Oi lur' entzungo da, basoetako argazkiekin Oskorriren 'Basa andere', itsasoko irudiekin Ken Zazpiren 'Itsasoa Gara'... Doinu bakoitzaren pasarte esanguratsuena sartu du, ikusentzunezkoak 40 minutuko iraupena bait du eta ezinezkoa zen denak osorik jartzea.

Lan eder honen ostean, New York hiriari buruzko emanaldia prestatzeko asmoa du Julianek, duela hilabete eta erdi hara egindako bidaitik ekarritako materialarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios