Uzarragan duela hiru urte nagusitu zen Cyril Barthek irabazi du Iñaki Leteren oroimenezkoa

Cyril Barthe nagusitu zen domekako proban.
Cyril Barthe nagusitu zen domekako proban. / KARLOS BALEZTENA

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Frantziako Sauvatarre-de-Bearnen, Olorondik gertu, jaiotako Cyril Barthe 21 urteko txirrindularia gailendu zen Iñaki Leteren oroimenezkoan domeka goizean. Sei laguneko taldetxoan esprintean erabaki zen garaipena eta Barthe izan zen azkarrena, Nicolás Saenzi ostatu parean aurrea hartuz. Beste bostak baino osoago heldu zen Herriko plazara.

Antzuola ondo datokio Cyril Bartheri. Duela hiru urte, 2014an, jubenila zela oraindik, Uzarragako Igoera irabazi zuen. Gipuzkoara asko etortzen zen lehiatzera. Hiru denboraldi daramatza 23 urtez azpikoen mailan eta Euskadi Fundazioan dihardu gaur egun.

Iñaki Leteren oroimenezkoa
1. Cyril Barthe (Euskadi Fundazioa) 2h54
26
2
Nicolás Sáenz (Eiser-Hirumet) d.b.
3
Txomin Juaristi (Baqué-BH) d.b.
4
Mauricio Moreira (Caja Rural) d.b.
5
Carlos Ruiz (Lizarte) d.b.
6
Fernando Barceló (Euskadi Fund.) d.b.
7
Jon Agirre (Eulen taldea) 25era
8
Dorian Aramendi (Euskadi Fund.) 37ra
9
Iker Ballarín (Quick Step-Telco'm) 37ra
10. Jon Madariaga (Eulen taldea) 1
04ra
61. Mikel Arregi (Eibar Energia) 6
03ra
73. Aritz Kortabarria (Eulen taldea) 9
52ra

Aipatzekoa da iazko garailea, Txomin Juaristi markinarra, hirugarren geratu zela. Hori bai, mendiko saria bereganatu zuen eta Lehendakari txapelketako lidertzari eutsi dio gainera.

Taldekako sailkapenari dagokionez, Euskadi Fundazioa nagusitu zen, irabazleaz gain beste bi lagun hamar aurrenekoetan sartuz. Asen-tzion gora egin zen taldetxoan hiru lagun zituzten. Besteek bakarra baino ez zuten aurrean.

Antzuolarrik onenaren saria Mikel Arregik jaso zuen. Aritz Kortabarriaren aurretik sailkatu zen. Guztira 138 lagun irten ziren proban.

Pilota jaialdiaren ordua

Egubakoitzean herriko festen barruan antolatu den pilota jaialdia arratsaldeko zazpietan hasiko da. Azken urteotan gauez egiten zen. Hiru partida izango ditu, antzuolar banarekin: Xabi Jauregi kadeteenean, Manex Balerdi jubeniletakoan eta Aitor Mendizabal profesionalekin.

Fotos

Vídeos