Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bizikleta jaitsieretan diharduten bost antzuolarrak, Bilboko entrenamendu saioetan. FERNANDO
Unai Larrea, Jon Fernandez eta Jon Larrea, hamar aurrenekoetan euren mailetan

Unai Larrea, Jon Fernandez eta Jon Larrea, hamar aurrenekoetan euren mailetan

Bilbao Downhill International Cupe Espainiako Irekirako proba puntuagarrian hartu dute parte

JOSEBNA LE ZETA

ANTZUOLA.

Miércoles, 4 de abril 2018, 01:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Unai Larrea, Jon Fernandez eta Jon Larrea euren mailetako hamar aurrenekoetan sailkatu ziren domekan Bilboko Rekalde auzoan jokatutako bizikleta jaitsieran. Guztira 153 lagunek hartu zuten parte Bilbao Downhill Cup lehiaketan. Espainiako Irekirako puntuagarria, leku askotatik etorri ziren txirrindulariak. Jon Fernandez eta Manu Castro ere irtetekoak ziren, baina eguraldi txarragatik batak eta bihurrituagatik besteak, azkenik ez zuten 1.720 metroko jaitsiera ofiziala egin.

Jon Fernandezek lortu zuen posturik onena, zazpigarrena junior mailan. Zortzigarren bukatu zuen Jon Larreak kadeteetan. Bere aurreneko urtea du maila honetan. Eta bere anaia Unai bederatzigarren izan zen 23 urtez azpikoetan.

Parte-hartzaile guztiak batzen dituen scratch sailkapenean, berriz, honela geratu ziren: 34. Unai Larrea, bi minutu bat, 53 segundo eta 45 ehunenekotan, bi jaitsierak batuta; 35. Jon Fernandez, 2:54.54; eta 107. Jon Larrea, 3:29:03.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios