Unai eta Jon Larrea anaiak eta Manu Castro osaba, hamar aurrenekoetan Ávilan

Jon Larrea, Manu Castro eta Unai Larrea, El Rason. / FERNANDO
Jon Larrea, Manu Castro eta Unai Larrea, El Rason. / FERNANDO

Espainiako Openerako proba puntuagarria jokatu da El Raso de Candeledan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Ávilako El Raso de Candeleda herrian asteburuan jokatu den bizikleta jaitsieran hamar aurrenekoetan sailkatzea lortu dute hiru antzuolar parte-hartzaileek, bakoitzak bere mailan. Unai Larreak zazpigarren egin du 23 urtez azpikoetan; Jon anaiak, laugarren kadeteetan; eta Manu Castro bien osabak, seigarren 40 urtetiko gorakoetan. Mikel eta Jon Fernandez anaiak min hartuta daude eta ez ziren aritu. Beste batean beharko du.

Espainiako Open lehiaketarako jaitsiera puntuagarri zen eta ibilbide lehorrean jokatu zen. Haustura ugari aurkitu zituzten lurrean txirrindulariek.

Denborei dagokienez, Unai Larrea izan zen azkarrena antzuolarren artean. Bi minutu 29 segundo behar izan zituen irteeratik helmugara ailegatzeko. Jon Larrea hamabi segundo motelako jaitsi zen, 2:41ean. Eta Manu Castrok 2:47an geratu zuen erlojua. Guztien artean Edgar Carballo eliteak lortu zuen denborarik onena, 2:13.

Antzuola eitten

Plan estrategikoa osatzeko Antzuola eitten prozesuari lotuta, batzar irekia egingo da Olaran etxean gaur arratsaldean, 18:30ean. Ekonomia eta ingurumenaren jasangarritasuna aztertuko dituzte: lan baldintzen hobetzea, energia berriztagarrien erabilera, lehen sektorearen garapena, bertako produktuen kontsumoa eta industriaren mantenua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos