Umeen Santo Tomas azoka eskolan eta jubilatuen txistorra jana Landatxopen

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Adinekoek, gazteeek, neska-mutikoek... herritar askok ospatuko dute gaur Santo Tomas eguna. Bi ekitaldi iragarri dituzte Antzuolan arratsalderako. Lauretan umeen azoka izango da eskolako patio estalian. Txokolatea eta txistorra banatuko dituzte joaten direnen artean. Ikasleek maisu-maistrekin prestatuko dute feria. Gabonetako opor aurreko ekitaldia ere bada haientzat.

Seietan, berriz, jubilatuek txistorra jana dute euren Landatxope egoitzan. Duela bizpahiru aste egin zuten karta txapelketako sariak ere banatuko dituzte irabazleen artean. Hauek dira: Migel Jauregi eta Juanita Zabalo punttoan; Dolores Sainz eta Beatriz Gabarain briskan; Izaskun Alberdi eta Antton Biteri briskan; eta Juan Migel Pagaldai eta Antton Biteri musean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos