Udazkeneroko gaztaina-erre jana herriarentzat, gaur Herriko plazan

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Antzuolarrek gaztaina-erreak probatu eta jateko aukera izango dute, udazkenero bezala, gaur arratsaldeko zazpietan Herriko plazan. Danbolinean ondo erre eta joaten diren guztien artean ahalik eta beroenak banatuko dituzte.

Hotz egin arren, adin askotako jendeak parte hartzen du ekitaldi honetan. Tradizioa du herrian. Aurreko astean jubilatuak bildu ziren Landatxopeko gaztaina-erre janean eta gaurkoa herri osoari zabaldutakoa da.

Mahai jolasak Olaranen

Jolaseneak antolatuta, mahai jolasak ezagutu, ikasi, probatu eta eta eurekin aritzeko aukera izango da Olaran etxean gaur arratsaldeko lauretatik aurrera. Adin guztietako lagunei eskainitako saioa da. Hori bai, zortzi urtetik beherakoak gurasoekin joatea komeni da. Hala eskatu dute antola-tzaileek eurek.

Lehendik ere eginak dituzte era honetako mahai jolas erakustaldiak Antzuolan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos