Trekuzko Eguna berreskuratuko dute zapatuan herri bazkari, trikitilari eta guzti

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Duela gutxira arte Arrola elkarteak Trekutzen egiten zuen Finalista Egunaren lekukoa hartuz, Trekutz Eguna antolatu du hainbat antzuolarrez osatutako taldeak. Gazteak dira tartean. Goizeko lehen ordutik iluntzera arte luzatuko den egitarauan kirolak, musikak eta festak izango dute lekua.

Hona egitarau osoa: goizean Trekutzera igoera (oinezkoak bederatzietan irtengo dira Herriko plazatik eta bizikletadunak hamarretan); 11:00etan, trikitilariak, toka txapelketa eta bola txapelketa Gaztelu Gain elkarte aurrean; arratsaldeko 14:30ean, bazkaria; ondoren, herriko bertsolariak eta zaku-karrera; 17:30ean, erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin; 19:00etan, jaitsiera; eta 20:00etan, elektrotxaranga Okaldin hasita.

Bazkarirako txartelak hamar euotan saldu dituzte.

Odol ematea, eguaztenean

Eguazten arratsaldeko bost eta erdietan odola emateko aukera izango da Olaran etxean.

Fotos

Vídeos