Rallysprint txapelketako lidertzara hurbildu nahi dute Castrok eta Urkiolak Karrantzan

Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola, BMW M3 automobilarekin.

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak Lanestosa-Karran-tzako rallysprintean hartuko dute parte gaur arratsaldeko ordu bata eta erdietatik aurrera. Euskadiko txapelketarako azkenaurreko saioa da. Antzuolar kopilotuak eta bere gidariak lehiaketa irabazteko aukerak dituzte. Une honetan 25 puntu gehiagorekin dira Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onaindia liderrak. Benetan, halere, txikiagoa da aldea. Izan ere, zazpi saioetatik txarrena ken dezake gidari bakoitzak azken sailkapenerako eta orain arteko okerrena alde batera utziz gero, 10 puntu baino ez daude lehenengoaren eta bigarrenaren artean. Karrantzakoa eta Aramaiokoa geratzen dira.Euskadiko Rally txapelketa, ordea, lider dira Castro eta Urkiola, baina gaurkoa rallysprinta da, beste lehiaketa bat.

Karrantzako udaletxeko plazan goizeko bederatzi eta erdietan bilduko dira parte-hartzaileak egiaztapenak egiteko. Ibilgailuak behar bezala dauden begiratuko dute epaileek. Han izango da Aingeru Castroren eta Alaitz Urkiolaren BMW M3a. Erlojupeko aurreneko saioari, berez, ordu bi eta erdietan ekingo zaio. Bederatzi kilometro eta erdiko ibilbidea hiru aldiz igaroko dute, 28,350 osatuz. Iluntzean helduko da azken kotxea Karrantzara.

Fotos

Vídeos