Preferenteko futbol taldeak bost gol hartu eta bakarra egin du Eztalan

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde infantilak asteburu oparoa izan du. /  AKE
Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde infantilak asteburu oparoa izan du. / AKE

Kadeteek 5-0 irabazi dute eta infantilak 1-5 nagusitu dira Bergararen aurkako derbian

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Bost zenbakia izan da protagonista Antzuola Kirol Elkarteko futbol taldeen artean asteburuan. Preferente mailakoak eta jubenilenak gol kopuru hori jaso dute, euren neurketak galduz. Kadeteek eta infantilek, aldiz, sartu egin zituzten, garaipen bana eskuratuz.

Talde nagusiak jaitsieratik ihes egiteko borrokan segitzen du Eztalan Lagun Onaken kontra 1-5 makurtu arren. Ia partida osoan atzetik izan ziren markagailuan. 0-3 aurreratu ziren azpeitiarrak. Oxel Apraizek zulatu zuen kanpokoen atea 71. minutuan. Baina alferrik.

Jubenilen igoera fasean, berriz, estuago joan zen neurketa. Hiruna ere jarri ziren, baina Donostiako Santo Tomas Lizeoarenak izan ziren azken bi golak. Etxekoenak Mauro Giménezek (2) eta Markel Unamunok egin zituzten.

Alaiago ziren partida ostean kadeteak, Aretxabaletako UDA B 5-0 mendean hartu ondoren. Xabier Larreak eta Josu Bouzonek bina gol sartu zituzten; Mikel San Torcuatok, bat.

Infantilak hiru punturekin itzuli ziren Bergaratik, derbia 1-5 irabazi eta gero. Oier Aranburuk horietako lau sinatu zituen eta bat, berriz, Ibai Agüerok.

Emakumeen greba

Egueneko emakumeen lanuzte deialdiari lotuta, hitzaldia antolatu dute Olaran etxean gaur arratsaldeko sei eta erdietan. Izenburu hau du: 'Zertarako da emakumeen greba?'. Etzi ekitaldi gehiago burutuko dira herrian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos