Plan estrategikoa osatzeko bilerak gaur eragile ekonomikoekin eta elkarteekin

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

2018/2030 plan estrategikoa osatzeko antolatu den Antzuola eitten prozesuaren barruan bi bilera egingo dira Olaran etxean gaur arratsaldean. Eragile ekonomikoekin izango da aurrenekoa, 15:00etan, eta herriko elkarteekin bigarrena lau ordu geroago, 18:30ean.

Lehen, bigarren zein hirugarren sektoreetan lan egiten dutenak deitu dituzte lehenengo batzarrera. Euren ikuspuntua ezinbestekoa da aurrera egiteko. Ondoren, berriz, kulturean, kirolean, hezkuntzan, sorkuntzan eta hainbat arlotan diharduten lagunak bilduko dira leku berean. Diagnostikoa osatzeko hausnarketa saioak dira aurreneko hauek.

Datorren asteko eguenean, hilaren 15ean, antzuolar guztien-tzat bilera irekia antolatu da euren iritziak jasotzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos