Plan estrategiko berria egiteko prozesua aurkeztuko dute bihar Torresoroan

Behean, Antigua eta Errekalde; goian, Irimoegi auzoa. /  ALBERDI
Behean, Antigua eta Errekalde; goian, Irimoegi auzoa. / ALBERDI

Eragileek eta Aztiker enpresak emango dituzte ezagutzera egitasmoaren nondik-norakoak arratsaldeko zazpietatik aurrera

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Bere aurreneko pausoak ematen ari den Antzuolako Plan estrategikoa 2018-2030 egitasmoarekin osatu nahi den partaide-tza prozesua aurkeztuko dute jendaurrean bihar arratsaldeko zazpietan Torresoroan. Antzuolar guztiak daude gonbidatuta bilerara. Asmoa bultzatu duten zein prozesua gidatzeko ardura bere gain hartu duen Aztiker soziologia ikergunea enpresak egitasmoaren nondik-norakoak azalduko dituzte. Jarraipen batzorde bat ere osatu da.

Herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat jo dute antolatzaileek. Identifikatu ere egin dituzte zenbait eragile: hezkuntzari lotutakoak, kulturaren ingurukoak, euskalgin-tzakoak, kirolekoak, politikoak, gazteak, helduak, berdintasunari lotutakoak, sindikatuak, ONGak... Osterantzeko antzuolarrak ere ahaztu gabe. Antzuolaren etorkizunean ere zeresana izan dezakete ekonomiari lotutako eragileak ere kontuan dituzte, hau da, industria eta lantegietakoak, merkatariak, nekazariak, abeltzainak, basogintzan dihardutenak...

Hiru lan talde

Aztikerren plangintzaren arabera, hiru talderen inguruan egingo li-tzateke parte-hartze prozesua, bakoitzak bere lanak izango dituelarik: talde eragilea, lehen aipatutako jarraipen batzordea eta partaidetzarako esku-hartze eremua.

Perfil askotako herritarrak nahi dituzte talde eragilean, ahalik eta anitzena izan dadin. Jarraipen ba-tzordeak nolabaiteko babesa emango dio prozesuari. Eta partaidetza eremuaren helburua hainbesteko parte-hartze ohiturarik ez duten norbanakoetara heldu eta haien usteak jasotzea izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos