Jon Pagaldai eta David Martín, nagusi aurtengo herriko mus txapelketan

Martín-Pagaldai txapeldunak, Kortabarria alkatea eta Azkarate-Cabrera./
Martín-Pagaldai txapeldunak, Kortabarria alkatea eta Azkarate-Cabrera.

Joseba Azkaratek eta Claudio Cabrerak osatutako bikotea gainditu zuten finalean

JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Jon Pagaldaik eta David Martínek irabazi dute Antzuolako mus txapelketa, Arin jatetxean domekan jokatutako azken saiorako sailkatu ziren zazpi bikoteen artean onenak izan ondoren. Final nagusian Joseba Azkarate eta Claudio Cabrera gainditu zituzten, txapelak jantziz.

Lau bikotek eskuratu dituzte herrialdeko txapelketan -Gipuzkoakoan- aritzeko txartelak: aipatutako biek -Pagaldai-Martin eta Azkarate-Cabrera), hirugarren geratutako Markel Lete-Gorka Etxezarretak eta laugarren sailkatu diren Xabi Iparragirre-Jon Etxezarretak. Sari potolo barik geratu ziren, aldiz, Mikel Gabilondo-Asier Unamuno (bosgarren), Josu Asensio-Josu Zubikarai (seigarren) eta Iker Murua-Josu Larrea (zazpigarren).

Guztira 38 bikotek hartu dute parte abenduaren 30ean hasi zen lehiaketan. Lau kanporaketa jokatu dira eta Gailur tabernakoan egin zuen aurrera Pagaldai-Martin bikoteak, Gabilondo eta Unamunorekin batera.

Bosgarren Donostiako krosean

Hiru korrikalari antzuolar aritu ziren Donostiako krosean domeka goizean. Horietako bi bosgarren sailkatu ziren: Jon Baleztena 20 urtetik beherakoetan eta Ibai Larrea 18tik beherakoetan. Baleztenaren proba berean parte hartu zuen Aimar Larreak -Ibairen anaiak-, zor-tzigarren bukatuz.

Joatekoa zen baita Ekain Larrea, Ibairen anaia bikia, baina ebakun-tza izan zuen duela hilabete inguru eta oraindik ez da maila horretan korrika egiteko osatu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos