Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Finaleko neska-mutikoak, alkatea, antolatzailea, Rezusta, Mendizabal III.a, Muruamendiaraz eta Elkoro.
Oñatiko lau bikote eta Aretxabaletako zein Bergarako bana, garaile Gabon Kopan

Oñatiko lau bikote eta Aretxabaletako zein Bergarako bana, garaile Gabon Kopan

Imanol Gabilondo eta Beñat Larrea antzuolarrek 12-16 galdu zuten alebin B mailan

JOSEBA LEZETA

ANTZUOLA.

Miércoles, 3 de enero 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikusle asko bildu zituzten Debagoieneko Gabon Kopa pilota txapelketako finalek Antzuolako frontoian. Bertan ziren baita Aspeko bi pilotari, Beñat Rezusta eta Aitor Mendizabal, zein profesional izandako Aitor Elkoro eta Iker Muruamendiaraz. Sariak eman zizkieten neska-mutikoei.

Emaitzei dagokienez, oñatiarrak izan ziren nagusi sei finaletako lau irabaziz. Garaipen banarekin geratu ziren Bergara eta Aretxabaleta. Aipatzekoa da baita Oñatiko taldeak neska bikotea izan zuela infantil B mailan, Malen Etxegaraik eta Uxue Osesek osatutakoa.

Imanol Gabilondo eta Beñat Larrea antzuolarrek 12-16 galdu zuten alebin B mailako finalean. Etxeko ordezkaritza euren esku egon zen.

Hona mailaz mailako finalen emaitzak: benjamin B, Julen Murguzur-Unai Blázquez (Oñati), 16; Iker Rodríguez-Hodei Fernández (Oñati), 14. Benjamin A, Haritz Etxabe-Oihan Zubiaga (Bergara), 16; Aitor Markiegi-Markel Martinez (Bergara), 7. Alebin B, Imanol Gabilondo-Beñat Larrea (Antzuola), 12; Aimar Fermin-Oier Osa (Oñati), 16. Alebin A, Danel Lanzos-Mikel Alonso (Aretxabaleta), 9; Manex Juaristi-Manex Madinagoitia (Oñati), 16. Infantil B, Malen Etxegarai-Uxue Oses (Oñati), 12; Aitor Zubiagirre-Oier Altzelai (Oñati), 18. Eta infantil A, Mikel Camina-Agel Lanzos (Aretxabaleta), 18; Danel Herrarte-Markel Arriolabengoa (Aramaio), 7.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios