Zortzi hitzaldi -tailer antolatu ditu Hezkuntza mahaiak gurasoen formaziorako

M.G.OÑATI.

Gurasoen formazioaz arduratzen den Hezkuntzako elkarlaneko mahaiak 2017-2018 ikasturtean eskainiko diren hitzaldi-tailerren berri eman du.

Oñatiko ikastetxeek, guraso elkarteek eta Udaleko Hezkuntza eta Prebentzio sailek elkarlanean ikasturte osoan zehar gurasoen formazioa hobetzeko eskaintza adostua egingo duten bostgarren ikasturtea izango da aurtengoa.

Lau gai nagusi landuko dira ikasturte honetan: teknologia berrien erabilera, dolua, sexu aniztasuna eta droga kontsumoak eta adikzio berriak. Hitzaldi edo tailer formatoak erabiliko dira eta zenbait gai hainbat saiotan jorratuko dira seme-alaben adina gogoan hartuta. Hala, guztira, zor-tzi saio antolatu dira azarotik maiatzera.

Aurtengorako propio antolatu diren hitzaldi eta tailerrez gain, modu autogestionatuan kudeatzen den Coaching-eko taldeak aurrera jarraituko du, azken bi ikasturteetako bideari jarraituz. Hilean behin, astelehenetan biltzen jarraituko dute, guraso moduan duten jakinmina asetzen jarraitzeko eta zalantzak, ezinegonak eta ondo eginak partekatzeko.

Hiru saiotan Lidia Aguilera coach-aren laguntza izango dute partaideek. Hitzaldi eta tailer bakoitzaren berri zehatza ikastetxeen bitartez jasoko dute gurasoek, eta izena udal gizarte zerbitzuetan eman beharko dute, doan.

Fotos

Vídeos