San Lorentzo auzoa jaietan murgilduko da bihartik

Kontzertua. San Lorentzon.

OÑATI.

Itxaflero jaurtiketak iragarriko du bihar egunean 16:00etan San Lorentzo auzoko jaien hasiera. Ondoren Aratz Ugarte-ren omenezko X. MTB. Trabesia, V. Pilota txapelketaren kanporaketak, txorimaluak (17:30) eta trikipoteoa (18:30) etorriko dira. Eta gaueko erromeria Batek Daki eta Laket taldeek alaituko dute.

Musa eta metala

Larubateko egitaraua 16:00etan hasiko da XXIV. Mus txapelketarekin (Aldapa tabernan). Segidan, puzgarriak eta marrazki lehiaketa eta V. Pilota txapelketaren semifinala eta finala jokatuko dira.

Gauean metala izango da nagusi

22:30ean hasita All I need, Gabezia eta Toooth rock taldeek emango duten kontzertuan. Ondoren, dantzaldia izango da Jabi Sound-en eskutik. Domekan berriz Aitor Regueiro eta Josu Zubiak kontzertua emango dute 22:00etan.

Jaiek hurrengo ostegun eta ostiralean jarraipena izango dute meza, bertsolari, trikitilari eta auzo bazkariarekin.

Fotos

Vídeos