Borrar

Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea apirilaren 16era arte luzatuko da

M.G

OÑATI.

Jueves, 15 de marzo 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak kultur arloko diru-laguntzak eskatzeko epea abian jarri du. Hala, apirilaren 16 bitartean aurkeztu beharko dituzte interesdunek eskaerak udaletxean. Aurten, 70.000 euro euro bideratuko dira zeregin horretara. 2014an jarri ziren martxan dirulaguntza lerro hauek eta bi laguntza lerro biltzen ditu: herriko elkarte eta kolektiboen kultur jarduna laguntzekoa alde batetik, eta kultur sormen lanak egitekoa bestetik. «Herriko kultur taldeek benetan dinamika bizia dute eta urteko jarduera hori aurrera eraman ahal izateko laguntzen bidez baliabideak bermatzea da gure helburua», adierazi du Nerea Zubia Kultura zinegotziak. Jendea, sortzailea izan dadin lagunduko duten kultura politikak sustatzea du helburu Udal Gobernuak eta horretarako, aurkezten diren ekimenak babestu eta gauzatzeko erraztasunak ematea ekinbide. 2017an, adibidez, 14 kolektibo izan ziren dirulaguntza hauen onuradun eta; hemendik gaindiko, beste hainbat ere lagunduak izan beste modu batzuetara (espazioen lagapena, baliabide materialak, aholkularitza,...). Sormen dirulaguntzei dagokionean, iaz, 3 diska, 4 liburu eta dokumental batek jaso zuten laguntza.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios