Kimera, Meltdown eta Late to Scream taldeak, bihar Bidebarrietako festetan

DV OÑATI.

Bidebarrieta auzoa jaietan murgilduko da asteburuan bihartik hasita. Etxaflero jaurtiketak irekiko du egitaraua (18.00) eta ondoren txorimalo eta erraldoiak aterako dira. Gaueko 22.00etan rock kontzertua izango da Errementeri plazan Kimera, Meltdown eta Late to Scream taldeekin. Eta ostean, Harlem Shake-k girotuko ditu ordu txikiak goizaldera arte.

Zapatuan umeentzako puzgarriak (11.00), futbolin txapelketa (16.00), txorimalo eta erraldoiak (19.00) egongo dira, eta gauean kontzertua (22.00) Trikuarri, Estu Ta Larri eta Gaitzerdi taldeen eskutik.

Pilota partiduak

Ostiralean Zubikoa pilotalekuan (18.45) XXXV. San Migel txapelketako pilota partiduak jokatuko dira. Kadeteetan Gutierre-Ballerena Etxaniz-Garmendiaren aurka eta jubeniletan Osa-Cordón Karregal-Barturenen kontra.

Fotos

Vídeos