Jose Felix Diaz de Tuestaren 'Gatza' erakusketa, hilaren 22ra arte ikusgai Kultur Etxean

Gatzagarren mosaikoa. /  TUESTA
Gatzagarren mosaikoa. / TUESTA

Liburuari jarraipena emanez, bertan argitaratutako argazkiak, eta beste hainbat erakutsiko ditu

M.G. OÑATI.

Leintz-Gatzagako herritarren erretratoak batzen dituen proiektuaren azken emaitza aurkeztu zuen atzo Joxefe Diaz de Tuesta argazkilariak Kultur Etxean. Erakusketa Oñatin zabaltzeaz gain, 'Gatza' webgunea abiatu du arrasatearrak, Leintz-Gatzagako Udalarekin batera.

Duela bi urte ateratako liburuari jarraipena emanez, orduan aurkeztutako argazkiak, eta beste hainbat erakutsiko ditu. Besteak beste, 204 argazki mosaiko, eta 38 argazki solte izango dira ikusgai urtarrilaren 22ra arte. Webgunea, erakusketa bezala, gatzagarren erretratuez osatutako argazki mosaiko bat izango da, baina beste hainbat aukera eskainiko ditu: batetik, liburua eskuratzeko aukera izango da, pdf formatuan. Xehekik atalak, aldiz, erretratatuez gaindiko xehetasunak jasotzen ditu. Hala nola, gatzagarren eskuak eta gorputz jarrerak. Proiektu osoa nola garatu den azaltzen duen lotura ere dago eskuragarri erakusketan eta bideo bat ere.

«Leintz Gatzagako errolda grafikoa da, gatzagarren erretratuek osatutako dokumentua. Leintz Gatzagari aurpegia jartzeko asmotan egindako lana da: erretratu bakoitza gatzagar baten argazkia da, baina 'Gatza' erretratu liburu bat baino gehiago da», horrela aurkezten du liburua Diaz de Tuestak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos